Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aerobio izena bizitzeko oxigenoa behar duten izaki guztiei aplikatzen zaie, eta baita oxigenoa behar duten prozesu biokimiko guztiei ere. ETC-entziklopedia Aerobio, Wikipedia
Aerobioa da eta -Bacillus guztien antzera- endosporak sortzeko gai da. ETC-entziklopedia Bacillus thuringiensis, Wikipedia
Lehenik mikrobio aerobioak abiatzen dira bertara jateko bila. ETC-literatura, saiakera Eulien bazka, Hasier Etxeberria, Susa, 2003
Hartzidura hori aerobioa da, airea behar du, hobe esanda, aireko oxigenoa behar du. ETC-prentsa Argia, 2013-11-24
Aurretiazko bereizketa mekanikoaz gain, digestio anaerobiorako eta digestio aerobiorako lineak ditu, eta baita gaika biltzen den materia organikoa konpostatzeko zati bat ere. ETC-prentsa Berria, 2007-11-28
f) Oxigenoa: mikrobio batzuek (aerobioek) airea ezinbesteko dute, beste batzuek (anaerobioek), aireak ukitzean hiltzen dira; baina oxigenoa denek dute nahitaezkoa. ETC-prentsa Berria, 2011-09-24
Lapatxeko konpostatze prozesua aerobioa da guztiz; oxigenoaren laguntzarekin egiten dela esan nahi du horrek. ETC-prentsa Berria, 2012-01-29
- Mikroorganismo aerobio, anaerobio eta legamietarako hazkuntza-inguruneak. ETC-zientzia, zuzenbidea Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007
Hortaz, metabolismo aerobioa erabiltzeaz gain igel hauek metabolismo anaerobiora jo behar dute, hau da, oxigenoa beharrezkoa ez duten ATParen sintesi-bideak erabili behar dituzte. ETC-zientzia, zuzenbidea Animalien aferak, J.I. Pérez Iglesias / M.B. Urrutia, EHU, 2011
Aerobio zorrotzek ingurune oxidatzaile bat behar dute, eta anaerobio zorrotzek, ordez, ingurune erreduktore bat. ETC-zientzia, zuzenbidea Elikagaien segurtasuna eta kalitatea XXI. mendean, Olaia Martinez / Inaki Etaio, UEU, 2012
Aerobio hertsia hazteko oxigenoa behar duen organismo bat da. ETC-entziklopedia Aerobio hertsi, Wikipedia
Aerobio hertsiak saio-hodiaren goiko aldean bakarrik haz daitezke. ETC-zientzia, zuzenbidea Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007
Mesofiloa da, aerobio hertsia eta ingurugiro azidoak jasateko gaitasuna du. ETC-entziklopedia Aspergillus niger, Wikipedia
Aerobio hertsia da eta ez du esporarik sortzen. ETC-entziklopedia Bdellovibrio, Wikipedia
Bazilo txikiak dira (kokobaziloak, 0,6/0,2 mikrakoak) eta aerobio hertsiak. ETC-entziklopedia Bordetella, Wikipedia