Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adrenal (corpusean ez dago; ETCn 148 agerraldi) 1 izond giltzurrunaren inguruan dena, giltzurrunari dagokiona.

Pazienteak hiperaktibitate adrenaleko gertakaririk izanez gero, tratamendua bertan behera utzi behar da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Botikak bide parenteraletik emateko gida praktikoa, Sendoa Ballesteros / Irrintzi Fernandez, EHU/UPV, 2017

Bestalde, oxitozinak nerbiosistema sinpatikoa eta ardatz hipotalamiko adrenala erregulatzeko gaitasuna du, eta ondorioz, estresari lotutako sintomatologia fisikoa eta ondoez emozionala arintzeko gaitasuna ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Generoa aztergai Psikologian: egungo ikerketak, Itziar Alonso-Arbiol, Miriam Gallarin, UEU, 2009

Sortzetiko hiperplasia adrenala (SHA) da intersexualtasunaren arrazoi ohikoenetako bat XX haurren kasuan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Diskurtsoak, eraikuntzak, gorputzak, Alaitz Aizpuru / Bakarne Altonaga, UEU, 2014

Ezabatze adrenala gertatzen da prednisona hartzen bada zazpi egun baino gehiagotan. ETC-entziklopedia   Prednisona, Wikipedia

Hormona adrenalen askapena (adrenalina eta kortisola, batez ere), organismoari ere aipatutako erantzun azkarrerako prestatzen diotenak (energia eta indar muskularra sortzen baitute). ETC-entziklopedia   Immunitate-sistema eta estresa, Wikipedia

2 guruin adrenal (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Guruin adrenal baten ebakiduran, erraz bereizten dira kortex lodi horia eta guruinaren barneko muin grisa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008

3 kortex adrenal (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

DDDaren eragin fisiologikoa bakarra da, seguruenik, intsektiziden artean; izan ere, adrenalina hormona jariatzen duen guruin adrenalaren parte bat suntsitzen du -kortex adrenal esaten zaion azaleko geruzako zelulek osatzen dute, hain zuzen ere, guruin adrenala-. ETC-literatura, saiakera   Udaberri Isila, Rachel Carson (Lurdes Rada), Pentsamenduaren Klasikoak, 2007

Entzima honek giltzurrun gaineko guruinean edo guruin adrenalean kokatzen den Kortex adrenalaren edo kortex geruzaren atal faszikularrean glukokortikoide eta mineralokortikoideen sintesian parte hartzen du eta, gabeziaren ondorioz, hormona hauen eskasia egongo da. ETC-entziklopedia   Giza alu, Wikipedia

4 sortzetiko hiperplasia adrenal (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

A Sortzetiko hiperplasia adrenal birilizatzailea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Diskurtsoak, eraikuntzak, gorputzak, Alaitz Aizpuru / Bakarne Altonaga, UEU, 2014

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus