Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bestalde, hori aldagai bakarreko funtzio batera laburbil dezakegu, horma islatzaileen arteko erradiazioaren konpresio adiabatikoak entropia aldatzen ez duela onartuz gero. ETC-literatura, saiakera Annus Mirabilis, Albert Einstein (Jose Ramon Etxebarria), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
Metodo honen ondoren beste batzuetara jo behar da tenperatura baxuagoak lortu nahi badira, eta erabili izan den metodoa desmagnetizazio adiabatikoa deritzona da. ETC-prentsa Berria, 2009-03-18
Horregatik, bereizi egin behar dira prozesuak tenperatura aldatzeke gertatzen direnean (isotermikoak), eta beroa transferitu gabe (irabazi edo galdu gabe) gertatzen direnean (adiabatikoak). ETC-prentsa Berria, 2010-05-27
Neurketa hori ponpa kalorimetrikoa erabilita egiten da, berau sistema adiabatikotzat hartuta. ETC-zientzia, zuzenbidea Transesterifikazioak. Biodieselak. Nola lortu biodiesela sukaldeko olioa erabiliz?, Fernando Mijangos, Eneritz Anakabe, Sonia Arrasate, Gorka Bueno, Estibaliz Olivares, UEU, 2011
14. gaian ikusitakoaren arabera, soinuaren abiadura vsoinu=yjyplp0 da airean; airearen koefiziente adiabatikoa y ~ 1,4 da baldintza arruntetik gertu (ikus 26. ariketa); presioa, p; eta airearen dentsitatea, p0. ETC-zientzia, zuzenbidea Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 1, Askoren artean, EHU, 2012
Hedapen hori, inguruekin energia-transferentziarik ez badago -hots, hedapena adiabatikoa bada-, barne-energiaren kontura gertatzen da, eta ondorioz airea hoztu egiten da eta hodeien eraketa faboratu. ETC-zientzia, zuzenbidea Ingurugiroa: prozesuak eta kimika fisikoa, Juan E. Figueruelo / Martín Marino (Jacinto Iturbe), UEU, 2013
Arnold Sommerfeldek aldaezin adiabatiko hau mekanika klasikoaren ekintzaren aldagaitzat identifikatu zuen. ETC-entziklopedia Albert Einstein, Wikipedia
Haize laster heze batek mendi horren haizaldean gora egin eta hozte adiabatikoaren eraginez kondentsatzen denean gelditasunezko hodeiak eta euriak sortzen ditu: adiabatiko hezearen gradientearen arabera hozten da (0,5 gradu zentigradu ehun metroko). ETC-entziklopedia Basamortuko klima, Wikipedia
Hedapen hau, gasolina motorrean ez bezala, adiabatikoa da, hots, mugimendu zuzen bat bultzatuz eragiten du pistoiaren ibilbidean zehar. ETC-entziklopedia Diesel motor, Wikipedia
Horri esker, prozesu adiabatiko batean, egin behar den lan totalaren funtzioan adieraz daiteke sistemaren egoera-aldakuntza, eta ez dago lan-mota edo egin beharreko urrats-sekuentzia zehaztu beharrik. ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006
Benetan gertatzen den prozesua bi prozesuren artekoa da: batetik, prozesu isotermo arras motela eta, bestetik, prozesu adiabatiko azkar-azkarra. ETC-zientzia, zuzenbidea Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 1, Askoren artean, EHU, 2012
Suposatuz aire sikuak gas ideal moduan jarduten duela, prozesu adiabatiko baten ekuazio kalorimetrikoa honela geratuko da: ETC-zientzia, zuzenbidea Ingurugiroa: prozesuak eta kimika fisikoa, Juan E. Figueruelo / Martín Marino (Jacinto Iturbe), UEU, 2013
Sarrera subsonikoa balitz Mx < 1, irteera, Prandtl-en ekuazioaren arabera, supersonikoa litzateke, eta (1.107) ekuazioaren aplikazioak entropiaren murrizketara eramango luke prozesu adiabatiko batean. ETC-zientzia, zuzenbidea Turbomakina termikoak, Askoren artean, EHU, 2014
Sarreran ikusi dugun bezala, hauxe da prozesu adiabatiko honetan gas ideal batek betetzen duen ekuazioetako bat: ETC-zientzia, zuzenbidea Metodologia esperimentala kimikan, Askoren artean, EHU/UPV, 2017
Sadi Carnotek 1824ean ziklo bat deskribatu zuen, bi prozesu adiabatiko (bero trukaketa gabekoak) eta bi prozesu isotermoz (tenperatura konstantekoak) osatua. ETC-entziklopedia Termodinamikaren bigarren legea, Wikipedia
Jakinik dS=--delta Q/T, transformazio adiabatiko itzulezin batentzat (--delta Q=0): ETC-entziklopedia Termodinamika itzulezin, Wikipedia
18-14 IRUDIA Ziklo itxicin, gasak transformazio adiabatiko infinitesimalerako: dU=- dW (18-16) ETC-zientzia, zuzenbidea Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 1, Askoren artean, EHU, 2012
Bestalde, transformazio adiabatiko itzulgarri batean, beste hauek beteko dira: ETC-zientzia, zuzenbidea Metodologia esperimentala kimikan, Askoren artean, EHU/UPV, 2017