Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adenosina adenina base nitrogenatuak eta erribosa azukreak osatzen duten nukleosido bat da. ETC-entziklopedia Adenosina, Wikipedia
Transkripzioa amaitzen denean, RNA polimerasarekin elkarturiko endonukleasa konplexu baten bidez mozten da eta 3? muturrean dagoen mozketa-gunean 250 adenosina-hondar gaineratzen dira. ETC-entziklopedia RNA mezulari, Wikipedia
Kantitate txikietan (kafe katilu batean), logura eragoztea edo atzeratzea du ezaugarririk nabarmenena, adenosina neurotransmisorearen errezeptoreak blokeatzen baititu. ETC-prentsa Berria, 2005-11-18
Gaitzaren izen zuzena aminasa adenosina urritasuna da. ETC-prentsa Argia, 2008-01-06
Kafeinak, adibidez, logura sortzen duen adenosina izeneko neurotransmisore baten hartzailea blokeatzen du, eta horregatik kafeak laguntzen gaitu esna mantentzen. ETC-prentsa Berria, 2012-10-04
Ez dago arrazoirik, ordea, pentsatzeko oso alde nabarmena izango dutenik zitidinan edo Zussman-ek (1953) aztertutako adenosina nukleosido ziklikoan ageri direnekin, eta horiek ere simetrikoki esleitu dira. ETC-literatura, saiakera Helize bikoitza, James D. Watson (Iñaki Iñurrieta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
Efektu psikoaktiboen gabezia, CB1 hartzaileari lotzeko gaitasunik ez daukalako da, eta CB2 eta adenosina hartzaileari lotzearen ondorioz hainbat propietate neurobabesle ditu CBD-k. ETC-zientzia, zuzenbidea I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015
Adenosina fosforilatzen denean nukleotido bat sortzen da (adenosin monofosfatoa -AMP-, adenosin difosfatoa -ADP- edo adenosin trifosfatoa -ATP- fosfato talde bat, bi edo hiru -hurrenez hurren- lotzen direnean). ETC-entziklopedia Adenosina, Wikipedia
Hori da Adenosin difosfato ADParen fosforilazio oxidatiborako energia-iturria. ATP zati bat elektroien arnasketa-katean garraio alderantzikatua eragiteko erabiltzen da, horrela NADH lortu ahal izateko. ETC-entziklopedia Kimiosintesi, Wikipedia
Adenosin monofosfato ziklikoa (AMPc edo AMP ziklikoa ere deitua) erreakzio biokimiko askotan parte hartzen duen nukleotidoa da. ETC-entziklopedia Adenosin monofosfato zikliko, Wikipedia
Energia hori zelula beraren mitokondriek sortutako ATP-tik (adenosin trifosfatotik) eskuratzen dute. ETC-entziklopedia Bioelektromagnetismo, Wikipedia
8.38 Adenosina trifosfatoa (ATP) hidrolizatzen denean, adenosina difosfatoa (ADP) eta fosfato ez-organikoa eratzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006
Azetil-CoA azetil fosfato bilaka daiteke (15.5 taulako zerrendan dago hori ere), eta azetil fosfatoaren energia handiko fosfato taldea adenosina difosfatora (ADP) transferi daiteke, azetato kinasaren bidez. ETC-zientzia, zuzenbidea Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007
Bigarren eta hirugarren entzimak, adenosina difosfato glukosa (ADPG) sortzen duen ADP-glukosa pirofosforilasarekin batera, sakarosa -eta almidoi-sintesiko entzima erregulatuak dira (ikus 8. kapitulua). ETC-zientzia, zuzenbidea Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014
Molekula honek fosfatoen arteko lotura kobalenteetan pilaturik dauka energia. Lotura bakoitzak 7,7 kcal/mol askatzen du. Hots, adenosina trifosfatoaren hidrolisiak, adenosina difosfatoa sortzeko, 7,7 kcal/mol askatzen du. ETC-entziklopedia Adenosina trifosfato, Wikipedia
Adenosina trifosfatoa (ATP): fosfato taldeak mugiarazten ditu. ETC-entziklopedia Koentzima, Wikipedia
Ekuazio kimikoen eta ekuazio biokimikoen arteko desberdintasuna azaltzeko, honako hidrolisi hau aztertuko dugu: ATP adenosina trifosfatotik abiaturik, adenosina difosfatoa (ADP) eta fosfato ez-organiko bat (Pi) eratzeko erreakzioa, non ATPasa entzimak katalizatzaile-lana egiten baitu. ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006
Adenosina trifosfato garrantzitsuaren osagaiak. ETC-zientzia, zuzenbidea Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007
Hala, azido oxaloazetikoa birsortzen da, eta, erreakzio akoplatu batean, adenosina trifosfato (ATP) molekula bat sortzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008
Gorputzean sartzen dugun janari eta oxigeno ia guztia, prozesatu ondoren, mitokondrioei ematen zaie; mitokondrioetan, adenosina trifosfato edo ATP izeneko molekula bihurtzen dute. ETC-literatura, saiakera Ia denaren historia labur bat, Bill Bryson (Ixiar Iza), Elhuyar, 2009
Screening metodoen artean ATP (adenosina trifosfato) molekula antzematen duen kit delakoa aipa daiteke. ETC-zientzia, zuzenbidea Ingurumen-kutsaduraren analisia, Askoren artean, UPV/EHU / UEU, 2014