Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adaptatibo (corpusean ez dago; ETCn 159 agerraldi) 1 izond adapta daitekeena.

Bere erantzunak adaptatiboak bezain sortzaileak dira. ETC-literatura, saiakera   Etikaren oinarrien bila. Logika, etika eta metafisika , Jose Luis Alvarez Santa Cristina, Jakin irakurgaiak, 2004

Darwin eta bere Eboluzioaren teoriak gizakia eta animaliak bereizten zituen hutsartea ezabatzea ekarriko du eta izaki bizion gaitasunak bere balio adaptatiboen ikuspegitik aztertzeko joera. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 166 zbk., , 2008 - maiatza-ekaina

Beren ezaugarri behinenetakoa da beren portaera "adaptatibotzat" har daitekeela, beraien biziraupen-aukerak optimizatzearen zentzuan. ETC-literatura, saiakera   Hizkuntza eta irakaskuntza, Jean Piaget / Noam Chomsky (Aritz Irurtzun), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Erreakzio adaptatibo horrek fetua agortze-egoerara eraman dezake. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 105 zbk., , UEU, 2018 - apirila-ekaina

Joera guztien artean, bost sakondu ditugu: proiektuetan eta arazoetan oinarritutako ikaskuntza, gamifikazioa, flipped learning, u-learning eta ikaskuntza adaptatiboaETC-zientzia, zuzenbidea   IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, Askoren artean, UEU, 2019

Arrain hegalari bat uretatik ateratzen denean, berarentzat guztiz adaptatiboa da berriz uretan sartzea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hizkuntza-sena, Steven Pinker (Garikoitz Knörr), EHU, 2010

Orain arteko teleskopioak ez dira gai izan horrelako bereizmena lortzeko; baina, belaunaldi berrikoak (orbitan jarritakoak edo optika adaptatiboz hornitutakoak) gai izango dira izarren gainazaleko irudiak lortzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Orienta ezazu zeure burua zeruko esferan, Danel Madariaga, UEU, 2006

Lan-ildo batek dio albo-ondorio hutsa direla, eta ez dutela balio adaptatiborik; hau da, ez dira hautetsiak izan mesedegarri direlako. ETC-prentsa   Berria, 2012-09-20

Kontuan izan behar da barau egiteak hiperfagia adaptatiboa sorrarazten duela. ETC-prentsa   Berria, 2014-01-28

Ezagutzaren funzioa adaptatiboa da, zentzu biologikoan. ETC-entziklopedia   Egia, Wikipedia

2 erradiazio adaptatibo (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Permiarrean egon zen desagertze masiboaren ondoren erradiazio adaptatibo berri bati ekiteko aukerak izan zituzten hainbat bizitza forma. ETC-entziklopedia   Mesozoikoa, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus