Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argumento ad antiquitatem (euskaraz "Usadioari erregutu") antzinatik zeozer egin edo sinistu izan baldin bada, orduan ongi dagoela edo egia delako baieztapenean oinarritzen den falazia bat da. ETC-entziklopedia Argumento ad antiquitatem, Wikipedia
Ad augusta per angusta latinezko esamoldea da eta, hitzez hitz, "leku gorenetara leku estuetatik" esan nahi du. "Per angusta ad augusta" ordena ere har lezake. ETC-entziklopedia Ad augusta per angosta, Wikipedia
Nik daukat ezen duten argumenturik inportanteena, oso usua eurek aldarrikatzen duten kulturan, argumentua ad baculum dela, nonbait zaplastako bat emanda erresolbitzen duenaren argumentu falaziazkoa. ETC-prentsa Berria, 2006-06-03
Biktimismoa argumentu erretorikoa da, ad misericordiam, beste erasotzailetzat eta zitaltzat deskalifikatzeko, eta, gainera, ad baculum. ETC-prentsa Berria, 2011-12-17
Argumento ad baculum edota argumentum ad baculum (latinez literalki "makilari erregutzen dion argudioa") argudio bat indarrean, mehatxuan edo norberaren karguan oinarrituz balioztatzen duen falazia bat da. Laburbilduz: "Indarrak zuzenbidea egiten du". ETC-entziklopedia Argumento ad baculum, Wikipedia
Baldin eta borondate horren asmoa bada ad calendas graecas atzeratzea garai zurrunbilotsu hau, berariaz esan beharko da, eta arrazoi politikoen bidez defendatu. ETC-prentsa Berria, 2012-02-29
Ezagutzen dugu zentralismoaren timming betikoa: ad calendas graecas luzatzea eta luzatzea du helburu; eta data zeinahi delarik ere irits dadinean, plebiszitua debekatuko dute, onez ez bada, a derrior. ETC-prentsa Berria, 2013-09-07
Arau horien xedeek ez dute gerorapena mugagaberaino, Augustok esan ohi zuen bezala, ad calendas graecas, luzatzea baimentzen, hau askatasuna ez itzultzea bailitzateke, arauaren betearazpenean atzerapen bat -askatasunaren itzulpena korrika eta presaka eta, beraz, arauaren asmoen aurka gerta ez dadin- egitea baizik. ETC-literatura, saiakera Etika eta politika, Immanuel Kant (Josu Zabaleta), EHU, 2012
Argumento ad consequentiam edota argumentum ad consequentiam (latinez "ondorioetan argudiatua") argudio edo baieztapen bati erantzuteko dakartzan ustezko ondorio negatibo edo positiboak aipatzean datzan falazia logiko bat da. ETC-entziklopedia Argumento ad consequentiam, Wikipedia
Bertan, Alderdien Legea "ezker abertzaleak hauteskundeetan parte hartu dezala galarazteko ad hoc egindako legea» dela diote, eta bertan behera utzi beharko litzatekeela. Berria - Euskal Herria 2004-05-27
Zaila da, baina, sailkapenerako irizpide formal bat aurkitzea, arbitrarioa eta ad hoc ez dena. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 127. orr.
Unamuno-ren testuetan, tirandura asko ez ezik, kontraesanak ere ugari daude, haren arrazoiketak ad hoc izan ohi dira-eta (Ortega ez da oso diferentea puntu honetan). Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 138. orr.
Bertso-saio bat horixe baita bereziki, lehenago ad-hoc ekoiztutako ezer ere ez erreproduzitzea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 52. orr.
Dudarik ez, hainbat egunetako bizar barbanak eta ad hoc jantzi nuen aspaldiko alkandora koadrodunak lagundu zuten, eta "Nuklearrik Ez" txapa erraldoi faltsifikaezinak. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 50. orr.
Esan beharra dago programaren aukeraketan oso fin ibili zirela, ad hoc diseinatu baitzuten. Berria - Kultura 2004-08-24
"Proposizio partikular bakoitzari prozedura erkidea aplikatuko zaionez gero, eta ez ad hoc prozedura bat, zera... alderdikeriagatik susmagarria, espazio demokratiko gisa agertzen da, hortaz, logika, baieztapen guztiei lege berberak betearaziko zaizkiela ezartzen baitu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 185. orr.
"Argumento ad hominem" izenarekin ezagutzen den falazia erabiltzen duenak ez ditu aurkezten arrazoi egokiak; horren ordez, baieztapen bat aldezten duen pertsona gaitzesten du, edo pertsona hori bere ezaugarri edo ideiengatik erasotzen du, eta baieztapenaren sinesgarritasuna ezeztatzen saiatzen da. ETC-entziklopedia Argumento ad hominem, Wikipedia
Bertan, ad hominem, Juan Jose Ibarretxe jartzea soilik falta zitzaiolako, adierazten da erreferendum batera deitzea legez kanpokoa dela eta espetxe zigorra izan dezakeela. ETC-prentsa Berria, 2008-05-11
'Ad hominem' argudioei stop. ETC-prentsa Berria, 2015-08-19
"Ad hominem" argudiatzea da beste amarruetariko bat. ETC-prentsa Berria, 2018-03-17
Mugimendu horren jatortasunaz eta zintzotasunaz zalantzak izatea ulergarria bada ere, argigarria da ad hominem oldartu izana, eta horrek argi erakusten du urduri jartzen gaituela mezuak, eta, horri izkin egiteko edo, mezulariaren jirabiran jartzen dugu atentzioa. ETC-prentsa Berria, 2019-12-12
Autoritate-argudioaren aurka, sarritan erabili da ad hominem kontraerasoa. ETC-zientzia, zuzenbidea Arrazoiaren hitza. Argudio-bideen arrastoan, Jose Inazio Basterretxea, UEU, 2007
Gero ikusi dut fakultateetan-eta ikasten dela, ad hominem kritika eredu bezala. ETC-literatura, saiakera Idazleen gorputzak, Eider Rodriguez, Susa, 2019
Beste mota bateko kritikak, ordea -ad hominem eta ad mulierem egiten diren horiek-, ez irakurleari ez idazleari ez diote ezer aportatzen. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 130/131 zbk., 2002 - maiatza-abuztua
Teoria gai da masez jabetzeko ad hominem gizakiari frogatzen duen bezain laster, baina, eta ad hominem frogatzen du, erradikal bihurtzen den bezain laster. ETC-literatura, saiakera Karl Marx - idazlan hautatuak, Karl Marx (Xabier Mendiguren Bereziartu), Pentsamenduaren Klasikoak, 2004
Eskaera bakarra egingo nuke, egiterik baneuka: edozein dela ere egiten den kritika, ez dadila izan "ad hominem", pertsona kritikatuz beraren ideiei erantzuten ahalegindu ordez. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 143 zbk., 2004 - uztaila-abuztua
Ad hominem jardutearen betiko arriskua, badakik, denok zakiagu. ETC-literatura, saiakera Terra Sigillata, Joxe Austin Arrieta, Txalaparta, 2008
Alfred Adler matematikariak bozkarioz nabarmendu zituen ziurgabetasun eskerga horiek, Atlantic hilabetekariarentzat biltzarraren berri ematen zuen artikulu ad hominem sarkastiko batean.15 ETC-zientzia, zuzenbidea Eder behar du, Graham Farmelo (Fernando Morillo), EHU, 2009
Zeren, ttikitan, argudio guztiak ad hominem izaten baitira, eta inbidia jotzen baita jokaera gehienen oinarritzat. ETC-literatura, saiakera Muskerraren bidea, Bernardo Atxaga, Pamiela, 2015
Egungo kritikariek, Ruskinen ikuspegia eta sexu harremanetarako gabeziak elkartzerakoan egin dituzten ad hominem eraso esplizituetan erori gabe ere, zehar-esanak argiak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Mendi literatura, Haritz Monreal Zarraonandia, EHU/UPV, 2017
Argumentu iruzurti honi "ad ignorantiam" falazia deritzo, eta batxilergoko ikasleek erraz atzematen duten kontzeptua da, erraza baita agerian uztea, edozer baiezta daitekeela, edozeren izatea onartu, aurkakoa ezin ezezta daitekeela argudiatuz. ETC-prentsa Argia, 2011-07-24
Hala ere, kasu batzuetan, ad ignorantiam argudioa justifikaturik dago, justifikaturik dago horrela jardutea. ETC-zientzia, zuzenbidea Arrazoiaren hitza. Argudio-bideen arrastoan, Jose Inazio Basterretxea, UEU, 2007
"Argumentum ad ignorantiam" deritzon falaziak onartzen du ezen zerbaiten kontrako ebidentziak ez ezagutzea aldeko ebidentzia bat dela. ETC-entziklopedia Argumento ad ignorantiam, Wikipedia
Emateko, egiteko edo ez-egiteko prestazioaren ezintasunak, betebehar-harremanaren iraungitzea sorrarazteko, berehalakoa izan behar du (Ad impossibilia nemo tenetur). ETC-zientzia, zuzenbidea Zuzenbide zibila III (Betebeharren zuzenbidea, erantzukizun zibila eta kontratuen teoria orokorra), Ibon Viteri, UPV/EHU, 2011
Ad impossibilia nemo tenetur latinezko esapide juridikoa da eta, hitzez hitz, "inor ez dago behartuta ezinezkoa egitera" esan nahi du. ETC-entziklopedia Ad impossibilia nemo tenetur, Wikipedia
Baritono ahotseko gizonak, bere longainaren ertza jasorik, airean keinu zeremoniatsua egin zuen Mathilderi pasoa emanez, eta emakumeak ad libitum jostari bati ekin zion glissando eginez teklekin, kantariak publikoari agindutako historia balitz bezala. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 176. orr.
Beste horrenbeste pentsatzen dute hamarrekoek bederatzikoez, eta horrela jarrai liteke, ad libitum, txikienetara iritsi arte. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 56. orr.
Dudarik gabe,... bezalako multzo batean, inplosio eta esplosioaz gain, atsedenaldi bat ere atzematen da, non hersketa ad libitum luzatzen baita; eta irekidura handiagoko fonema bat balin bada,... multzoan bezala, hotsaren beraren emisioa da organoak geldi daudenean dirauena. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 81. orr.
"Izan dadila ezkerra maisua; jo dezala eskuinak ad libitum". Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 65. orr.
Biktimismoa argumentu erretorikoa da, ad misericordiam, beste erasotzailetzat eta zitaltzat deskalifikatzeko, eta, gainera, ad baculum. ETC-prentsa Berria, 2011-12-17
Ez dago horien alde ad misericordiam deirik egin beharrik. ETC-literatura, saiakera Askatasunaz, Emakumeen menpekotasuna eta Sozialismoari buruzko kapituluak, John Stuart Mill (Alberto Gabikagojeaskoa), Pentsamenduaren Klasikoak, 2004
Eta nola ez, Musika Hamabostaldiaren zuzendari den Jose Antonio Etxenikeri (aurten 25 urte egin baititu jaialdiaren arduradun bezala) zorionak behin eta berriz, eta latinoek esaten zuten bezala, ad multos annos. ETC-prentsa Berria, 2003-09-07
Beraz ulertzekoa da mikrouhinen behaketak unibertsoaren hasiera ulertzeko giltza direla, eta beren inguruko artikuluen sagak ad nauseam jarraituko duela aurreikustea ez da zaila. Berria - Gaiak 2006-03-30
"Argumento ad populum" edo "argumentum ex populo" deritzo jende askok iritzi batekin bat etortzearen ondorioz sortzen den falaziari. ETC-entziklopedia Argumento ad populum, Wikipedia
Herrikoitasun handikoak suertatzen dira ad populum apelazioak. ETC-zientzia, zuzenbidea Arrazoiaren hitza. Argudio-bideen arrastoan, Jose Inazio Basterretxea, UEU, 2007
Ad populum argudioa, eskuarki demagogia deitua: entzuleen edo irakurleen oniritzi lortzean datza jendearen oinarrizko sentimenduei errekurrituz, iritzi edota ondorio ustez biribil baten inguruan, iritzi edo ondorio horrek benetako euskarri logikorik ez duen arren. ETC-prentsa Berria, 2017-09-16
Ad verecundiam argudioa: ustezko autoritate edo aditu baten esanetan oinarritzen den argudioa: gizarteko pertsonaia ezagun edo prestigiodun batek? ETC-prentsa Berria, 2017-09-16
Argumentum ad verecundiam delako hori lagungarria izan ohi da amarekin. ETC-literatura, saiakera Hitzontziak, Xabier Montoia, Susa, 2017
Argumento ad verecundiam, agintearen argudioa edo magister dixit, falazia logiko bat da. Zerbait egiazkoa dela defendatzeko argudioan gai horretan aditua edo jakituna den norbait aipatzean datza. ETC-entziklopedia Argumento ad verecundiam, Wikipedia