Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abrasio (corpusean ez dago; ETCn 69 agerraldi) 1 iz urradura, urratzea; fenomeno geologikoa.

Geologian, abrasioa edo urradura arroken eta higakinen arteko marruskadurak sortutako higadura-mota bat da. ETC-entziklopedia   Abrasio, Wikipedia

Zuntz ikusgarriak mikroskopikoak diren milioika zuntz txikitxoak osatzen dituzte, abrasioen bidez eta beste prozesu batzuen bitartez askatu daitezkeenak. Hau da, besteak beste, gaixotasunak eratzearen arrazoia. ETC-entziklopedia   Asbesto, Wikipedia

Gehienetan injektatzekoak izaten dira, baina mingainaren alde banatako abrasio txiki-txiki batzuek pentsarazten digute edan egin zuela. ETC-literatura, saiakera   Eskaintza ekaitzari, Dolores Redondo (Fernando Rey / Mikel Vilches), Erein, 2014

Uraldi txiki nahiz handiek herrestan eramanak, fenomeno berri batzuen indarpean agitzen dira objektuak, hala nola abrasioa eta meteorizazioa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Formen matxinada, Jorge Wagensberg (Juan Garzia), EHU, 2007

Kornearen abrasioa begiko minaren kausarik ohikoena da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Anestesiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

Latexezko, poliesterrezko edo epoxizko aglomeragarria, harri zatitxoz nahastua; produktu kimikoekiko eta abrasioarekiko bereziki erresistentea den terrazo-estaldura bat osatzen du. ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009

2 abrasio plataforma (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Amildegitik erauzitako harriek, itsasoak eragindako mugimenduz haien artean igurtziz abrasio plataforma zizelkatzen dute. ETC-entziklopedia   Abrasio, Wikipedia

Bestalde, itsasoak itsasbazterretako labarrak higatuko ditu abrasio plataformak eta haietatik ere hondarra sortuz. ETC-entziklopedia   Harea, Wikipedia

Higadura honek abrasio plataformak sortzen ditu (adb. Zumaiako Itzurun eta Algorri hondartzetan). ETC-entziklopedia   Itsaslabar, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus