Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
abistu iz txistua.
-Zatoz gurekin argira -entzun zitzaion lehen zaindariari, eta hatz bi ahoan sartuz, bere aldiko abistua egin zuen, hesi barruan zeudenei hots egiteko. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 27. orr.
Sebastianek abistu egin zion Ubanberi guregana hurbil zedin, eta handik gutxira Pantxoren atzetik gindoazen laurok hesi moduko hartan ikusezina zen pasabide batetik, hitzik egin gabe, denok ere adi. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 341. orr.