Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

a3 latinezko preposizioa, zenbait esamolderen parte dena.
1 a cappella (orobat a capella)

Soprano-ahots bat goratu zen lantegian, eta a cappella abestu Bachen kantata bateko aria: Ich habe genug.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 119. orr.

Zuberotarrek 1950eko hamarkadan grabatu kantuak berreskuratu ditu Elkarrek 'Xiberoko kantüak' diskoan; garai hartako ahotsak eta herri kantu ak dakartza, guziak 'a cappella' direla  Berria - Kultura   2004-03-03

Gainera, lehiaketa bi sail nagusitan banatu dute: a cappella-koa eta soinu laguntzazkoa  Berria - Kultura   2006-03-17

Mendietan gaindi kantu herrikoiak a cappella kantatzen dabilen artzaina.  Berria - Kultura   2004-09-03

Kontzertua: Xuberotar kantuak a cappella.  Herria   2004-02-12

2 a fortiori

Orain, historian izandako eraso arrakastarik gabeko erasoen emaitzen adibideak hartzen baditugu, ez garaile erantzundakoarenak, porrot egiten duen erasotzailearenak baizik, ohartuko gara a fortiori latzak izan zirela ondorengo erronkak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 252. orr.

A fortiori, heldu baten zelula-guneak, beraz, ezgauza dira hartarako.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.

Jakina, horrelako "estetika" bat, ahal den espezifikotasun gutxien duena, pinturarako bezala musikarako ere berdin balioko duena, ezin izan daiteke historian zehar izan diren estetika desberdinen azterketa bat, ez, a fortiori, estetika arauemaile bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 282. orr.

Bestalde, a fortiori haren zertasuna ezin daiteke osatua izan, horrela atributuak alderdi biak adierazi dtzan, eta, are arrazoi handiagoaz, ezin ukan dezake atributuaren bidez adieraz daitekeen akzidenterik ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 143. orr.

3 a posteriori

Baina a posteriori konturatu naiz horretaz guztiaz.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 98. orr.

Gaiez, kokalekuz, anekdotaz desberdinak; a posteriori irakurrita, sortzez iturburu beretik sortuak, antolamenduz helburu berera bideratuak: etsimenetik etsimena adieraziz etsimena gainditzeko ekimen etengabeak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 16. orr.

Generoei buruzko diskurtsoa a posteriori dator.  Berria - Kultura   2004-07-01

Orain Iraken antzeko zerbait gertatzen ari da eta oso a posteriori ari gara ikusten.  Berria - Harian   2005-12-04

Hori a posteriori egitea onartzen bada, eta de facto onartzen da, zergatik ez onartu aldez aurretiko "operazio" sinpleago eta sufrimendu gabea helburu bera iristeko?  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 121. orr.

Eta martiri izaiteko jaio denak jakin beharko likek, bertzalde, ezen martiriak eta martirien odola a posteriori direla emankorrak, noiz eta haien kausak aitzina egiten baitu....  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 262. orr.

Hala ere, adierazpen horiek denak a posteriori jaso dira, Txikiaren azken beltza ezagutu ostean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 106. orr.

Azken demonstrazio horretan Jainkoaren existentzia "a posteriori" erakutsi nahi izan dut, demonstrazioa errazkiago uler zedin.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 53. orr.

Iragarpena a posteriori da igarpen -"Ene, asmatu ere, asmatu egin zuen!".  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 9. orr.

Gertaeren irakurketa engainagarria zen hura, a posteriori eginiko irakurketa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 416. orr.

4 a priori

Irudiak - objektu ikusgarria, begiak, urrutitik pertzibitzeko organoak, organo hotz horrek ikus dezan sortua izanik - atsegina eman dezakeenik ez da ageriko gauza, a priori behintzat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 289. orr.

Ahalmen hauek guztiek erabilera enpirikoaz gain transzendentala ere badute, formari besterik ez dagokiona eta a priori ahalgarria dena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 289. orr.

Baina, a priori, ez da ikusten zerk ezar liezaiokeen ezaguerari halako muga, eta horrenbestez bere gisa gelditzera behartu ikerkuntza.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 192. orr.

Silabatan egindako zatiketa ere ez dagokio inolaz ere a priori hizkuntzari.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 139. orr.

Gure galderari emandako a priori-zko erantzun emozional-pare bat geratzen zaigu, zibilizazioen euren lekukotasuna aztertu baino lehen kontuan hartu beharrekoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 355. orr.

Integrazio proiektu onest bat logikoki inposiblea da, beraz, a priori?).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 149. orr.

A priori, Silveira bertzeen gainetik dagoela ematen du.  Berria - Kultura   2006-04-01

Lehenengo eta behin, Jaurlaritzarekin a priori bat lantzea proposatzen dut, arazo ekonomiko jakin batzuei nola aurre egin inprobisatzen ez egoteko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-16

Gaur egun, kulturan eta erlijioan gero eta aniztasun handiagoa dago Espainian, eta a priori oker asko ere dabiltza bueltaka.  Berria - Harian   2005-09-17

Alde biko laguntza ez bezala, alde askoko laguntza, guztizko laguntzaren %30 dena, ez dago a priori herrialde emaileen merkataritzazko edo estrategiazko helburuen mende.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 115. orr.

Ez du, bada, horrek erran nahi Jainkoaren existentzia ez datorrela "a priori" oinarri berberetik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 53. orr.

Eta hainbat euskaldun ezaguni galdetegi bat helarazten dionean ere - Koldo Mitxelena, Jose Antonio Loidi eta Antonio Valverderi -, euskararen bidez frogatu behar duen a priori baten bidez abiatutakoa da galdetegia; egiaren bila abiatu baino, bere egia estetikoa konfirmatuko dioten iritzien eta adibideen bila ari da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 134. orr.

Gizakiaren jardunari buruz, Kanten ustezko 'a priori' batez arrazoimenari dario dena: legea, inperatiboa, arrazoizko beharra: "Honetan datza karaktere moralaren balioa, konparaziorik gabe garaiena dena: ongia egiten duela ez joerek eraginda, beharrak baizik".  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 55. orr.

A priori ez dut izaten genero-errebindikaziorik egiteko asmorik, edo hau edo bestea esaten pose koiuntural gisa, egoera batzuen aurrean ni neu kokatzeko idazten baitut.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 373. orr.

"A priori arrazoituz gero, edozer gauzak dirudi gai beste edozer sortarazteko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 303. orr.

Bazirudien sekula ez zuela seme-alabarik sortu nahi izan zeren, esaten zuenez, seme-alabak ekartzeko gogo handia izan arren, inork ez baitaki, a priori, egiteko gauza den ala ez, gizakien kontroletik kanpoko kontu zehazgaitzek baldintzatzen baitute hori.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 140. orr.

Etsaiak bere lekuak a priori defenditzen ditu beti.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 37. orr.

5 a tempo (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

"A tempo": uneko tempo aldaketa baten ondoren, pasartean erabiltzen ari zen tempora itzultzeko. ETC-entziklopedia   Tempo, Wikipedia

(a tempo) Baina neure izen ona ostu nahi didana... ETC-literatura, saiakera   Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015

Ritardandoa bukatu da eta a tempo doa orain, eta ez hori bakarrik, baizik eta denbora azkartzen, notak iluntzen, eta gaua etortzen hasi da Musika Eskolako pianoko gelara, arratsaldeko bostetan, ez horrenbeste Chopinen Nokturnoen kulpagatik, ezpada Marenek berak ekarri duelako gaua sabaipera. ETC-literatura, saiakera   Maren, Alaine Agirre, Erein, 2017

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus