Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldiberekotasun iz aldiberekoa denaren nolakotasuna.

Honek inplikatzen du definitzen dela berarekin uztarturiko eremu guztien erregimen komuna, eremu horiek guztiek har ditzaketen ondorengotza, aldiberekotasun eta errepikapen erak, eta izankidetasun-arlo hauek guztiak elkarren artean uztartzen dituen sistema Hauek dira denboraren hiru modi-ak: iraunkortasuna, segida eta aldiberekotasuna.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 133. orr.

Izpirituaren ahaleginaren edo pentsatzeko duen ahalmenaren, eta Gorputzaren ahaleginaren edo iharduteko duen ahalmenaren artean badugu, izatez, berdintasun eta aldiberekotasuna.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 287. orr.

Aldiberekotasuna gauza objektibo bat bailitzan errepresentatu nahi badugu, orduan batzuk beste batzuen kanpoan aldi berean hurrenez hurren existitzen diren gauzen determinazioen adimenaren adigai bat beharko dugu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 114. orr.

Denborari dagokionez, planoa orainean dago, Gaudreaulten iritzian, (iragan oraineratu bat); aldiberekotasunaren eta sinkroniaren mailakoa da beti; eta muntaketak baizik ez du uzten orain etengabe horretatik ihes egiten.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 228. orr.

Izan ere, aldiberekotasunarena eta segidarena dira denbora-hartueman bakarrak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 105. orr.

Eurak alderatu behar ditu, bata besteari kontrajarri eurak agertzen diren aldiberekotasunean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 179. orr.

Aldiberekotasunen ardatza, batera existitzen diren gauzen arteko erlazioei dagokiena eta denborak parte hartzea erabat kanpo uzten duena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 12. orr.

Daviden traizioaren eta Daviden kristautzearen aldiberekotasunak Atxagaren aurkikuntza garrantzitsu bat ematen du, Jesukristoren bizialdiaren funtsa traizionatzea eta traizionatua izatea izan baitzen.  Berria - Kultura   2004-11-02

Arkeologiak, beraz, ez du eredutzat hartzen ez aldiberekotasun eskema logiko hutsa, ezta gertaeren jarraitasun lineala ere.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 192. orr.

Agerpenetan bilatu beharko dugu, eta bertan hauteman daiteke edozein aldakuntza edo aldiberekotasun agerpenek atzematean beraiekin duten hartuemanari esker.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta aldiberekotasuna (5); segida eta aldiberekotasuna (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus