Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldibereko 1 izlag/izond aldi berean gertatzen dena.

Aldibereko itzulpenak jartzen ditu ikusleen aurreko pantailetan, eta horrela euskaraz aritzen dira Euskal Herritik kanpo ere.  Berria - Kultura   2006-02-03

-Gerezi beltzek ematen dioten aldibereko garraztasun eta gozotasun puntu hori estimatzen diote silesiarrek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 108. orr.

Jainkoen beldurra ezjakintasunaren irrazionaltasunetik datorrenez, irakurketa informazioaren eta terapia baten aldibereko prozesua da eta, terapia guztiak bezala, progresiboa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 17. orr.

Historiako gertakariei so egiten badiegu ere, halako zerbait gertatzen den susmoa daukat: hainbat aldibereko xendra daude, eta irudimenarekin baino ezin ditugu denak eskuaretu.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 8. orr.

Kapitalismoaren aldibereko arrakastak (zapaltzaileak eta bere lagunentzako) eta porrotak (4.900 pertsonentzako) mende gutxi batzuetan Lur planeta lohitu, Biosfera xahutu eta krisialdi ekologiko latza eragin du mundu osoan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 314. orr.

Mundu itxuranitz, aldibereko eta ia eraman ezineko punturaino zehatz baten soegile bakarti eta oroikuslea zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 93. orr.

Afrikako bi bizimodu aldiberekoen teinkaren arrazoitik, Afrikako jende modu betiberdin zirkinbakoaren arrazoira pasatzen da Ortega, ondorioarekin, Afrikak ez duela egiten historiarik, Afrikan historia agitu bakarrik egiten dela -oholtza bat baino ez da-, ez afrikarrek egina, atzerritarrek baizik.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 175. orr.

Ezingo dugu, beraz, honetatik soilik abiatuta inoiz determinatu ea anizkunki hori, esperientziaren objektua den heinean, aldiberekoa ala hurrenez hurrengoa den.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 105. orr.

Kokatze estrategikoa gatazkari aurretikoa edo aldiberekoa litzatekeen konponbide negoziaturako prozesuarekin.  Berria - Ekonomia   2004-05-14

Kausa eta efektua aldiberekoak izan daitezkeela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 111. orr.

Gauzak denbora bat eta bakarrean existitzen diren heinean dira aldiberekoak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 114. orr.

2 aldibereko interpretazio (corpusean ez dago; ETCn 28 agerraldi)

Oro har, aldibereko interpretazioa eta esan ostekoa bereizten dira. "Aldiberekoan", interpreteak berehala esaten du mezua xede hizkuntzan, hizlariak etenik gabe hitz egiten jarraitzen duen bitartean. ETC-entziklopedia   Hizkuntza-interpretazio, Wikipedia

Non gerta baitaiteke lekukoren batek edo auzian parte hartzen duen beste norbaitek testu bat irakurtzea eta itzultzaileak testu horixe itzuli behar izatea momentuan bertan, aldibereko interpretazioaren teknika erabiliz edo esan ostekoarena erabiliz. ETC-entziklopedia   Ikusizko itzulpena, Wikipedia

Aldibereko interpretazioa da zailena? ETC-prentsa   Argia, 2012-02-12

Aldibereko interpretazioa sektore nahiko ezezaguna dela diote arloko profesionalek eurek ere. ETC-prentsa   Berria, 2017-11-15

Subjektuak egin beharreko jardueraren arabera -dela itzulpena (Malakoff, 1992), dela aldibereko interpretazio edo dela ondoz ondoko interpretazioa (Isham eta Lane, 1994)- eraldatze-mota hori desberdina da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 35 zbk., UEU, 2000 - urria-abendua

3 aldibereko itzulpen

Lehenak (Kaukasiar kreazko borobila) aldibereko itzulpenak jartzen ditu ikusleen aurreko pantailetan, eta horrela euskaraz aritzen dira Euskal Herritik kanpo ere.  Berria - Kultura   2006-02-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldiberekoak dira (3); aldiberekoak izan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus