Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tenplurik ez duten herriek atxikimendu urria dute erlijioaren alderako: horra zergatik tartariarrak hain toleranteak izan diren betidanik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 143. orr.
Ekintza, hitzaren alderako, zinemako irudi bidimentsionala pertsona bizi tridimentsionalaren alderako den bezala da edo, nahiago baduzue, fotografia bat orijinalaren alderako den bezala. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 75. orr.
Berreste alderako isuria, berreste isuria edo baieztatze alderako isuria gizaki orok daukan joera bat da, isuri kognitibo bat. ETC-entziklopedia Berreste alderako isuri, Wikipedia
Haren aburuz, informazioa kontsumitzeko garaian, faktorerik garrantzitsuena berreste alderako isuria deitua da: norberak bere sinesmenarekin bat datozen informazioak aukeratzeko joera, alegia. ETC-prentsa Berria, 2018-03-18
"Berreste alderako isuri" esaten zaio horri euskaraz -Euskaltermen bederen-, eta nahikoa fenomeno hedatua eta unibertsala da, ziur asko eboluzioaren ikuspegitik azaldu litekeena. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 203 zbk., 2014 - uztaila_ abuztua
Sinesteen alderako isuria gizaki orok daukan joera bat da, isuri kognitibo bat. Argudioen indarra aukeratzeko joera da, haien konklusioaren onargarritasunean oinarrituta, ondorio hori zein sendoki sostengatzen duten baino. ETC-entziklopedia Sinesteen alderako isuri, Wikipedia