Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haatik, txapelak zeru gaina teilaztatu arren, Axenariori burua estutzen dio, kopeta aldean. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 155. orr.
Preseski beldur bat badute, holakorik gertatzen balitz handik urrun ez den Teheran kapitalaren aldean, zer ondorio litakeen, zeren 12 miliun jende baita alde hartan, ez ainitz eremutan. Herria 2004-01-01
Gaztela aldean ere gorde ei da abuztuko ohitura-eskola hau, edo honen antzerakoa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 15. orr.
Osabaren telebista zaharraren aldean, beste zerbait zen hura; osabarenean zarata entzuten zen, eta irudia ahula zen, eta horrek ernegatu egiten gintuen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 25. orr.
Harea koloreko uniformearekin heldu zen eta pistola ere bazekarren Intxorta aldean luzaroan ibili ondoren. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 90. orr.
Gu legearen aldean dauden putakumeak gaituk. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 68. orr.
Yon Kippur-en emakumeen aldean geratu zen sinagogan, eta, errabinoaren emaztea irakurtzen ez zekitenentzat otoitzak esaten ari zela, Henne errietan hasi zitzaien, errabinoari, kantariari, zaharrei. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 35. orr.
Nire gelakideak barrabil aldean finkatu zuen atzamarren mugimendua, eta ingurua laztantzeari eman zion, emeki-emeki, irrist eta irrist, begirada lurreko aldizkarian eta nigan ezarriz tarteka. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 96. orr.
Institutu berria zenez, landareak zituen administrazioa eta irakasleen mintegiak zeuden aldean, eta harea-kolorez moketaturiko liburutegi bat. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 9. orr.
Deia zenbakitxo bat izaten da eta horren erreferentzia orrialdearen beheko aldean agertuko zaizu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 371. orr.
Eritegian herioari zain zegoen lasai asko, argal-argal, larrua hezurretan itsatsia, lepo aldean eta, zetaka beztakak antzematen zitzaizkiola. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 77. orr.
Alde batera edo bestera, lanera edo erretegira joaitekoak gara, gauaz garra darion ifernuko kezilo hari sugaia emaitekoak su hura kanpalekuaren bizkar gorenean da, dei plazaren gaineko aldean, zorigaitzeko argia, inguruko hamabost bat herrik ikus dezaketena. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 80. orr.
Nire famak pentsarazten duenaren aldean ona naiz, Honorina, eta zuk horretara derrigortu ezean ez diet inola ere zure zerbitzuei uko egingo. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 58. orr.
Beste batzuei egindakoaren aldean, jakina. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 53. orr.
Matxinsaltoak ginen gu, haien aldean, eta haiek halakotzat gintuzten. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 204. orr.
Eta zer gaitz du Ertzaintzak, horren aldean? Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 87. orr.
Igarri egiten nuen, adibidez, Santirekin konpartitu ohi nituen pizza espeziatsuen falta, baina, Mister Martinekin edo neska artean pasatu nuen gose itzelaren aldean, hirugarren etxe hartan primeran nengoen. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 97. orr.
Gauzak oso argi ditu eta komunikabideetatik nuen bere irudiaren aldean, askoz argiagoa iruditu zait aurrez aurre. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 130. orr.
Orain baino elikagai gutxiago kontsumituko ditugu (dieta hipokalorikoa, oraingoaren aldean), alferrikako gastua ez egitearren eta, gainera, gutxiago janez gizakia (izakia, oro har) hobeki eta luzeago bizi dela frogatua dagoelako. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 75. orr.
Ezinezkoa da dena aldean eraman duena zigortzea, egindakoa egin eta gero. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 94. orr.
Ez nuen metalezko pistola atera beharrik ere izan, aldean nuen arren, gogor eta desatsegina gerrian trabes gordeta. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 22. orr.
Kakalarri larriak sarri bezala harrapatu zaitu, ordea: aldean paperik ez duzula. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 94. orr.
Oroimena da, Cecily maitea, guztiok aldean daramagun egunkaria. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 68. orr.
Nire aitaren arreba bat, denetarik egiten zuen neskamea, hesian azaltzen zen batzuetan fardela aldean zeramala, hitzik esan gabe. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 22. orr.
Ez nuen erlojurik aldean eta bezero haietako bati ordua galdetzea gauza eragabea iruditzen zitzaidan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 15. orr.
Mendi goietan dagoen Larrañe herritik arratsaldeko seiak aldean atera nintzen oinez, aldapan gora doan bidean aurrera. Aitor Arana «Onan», 2000 - 96. orr.
Goizeko hamarrak aldean, gazte livoniarra gela utzi eta zubira igo zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 124. orr.
Goizeko 9.30etan abiaturik, eguerdi aldean dira beilariak heldu Frantsixkanoen santutegirat. Herria 2005-03-24
Gure artean, ohitura da edozein ahaide zaharri deitzea horrela, are urrun-urrunari: eta, buruen buru, erkidegoko pertsona zahar guztiak baitira, alde-aldean, gure ahaide, hortik segitzen da gure osaba-izeben kopurua handia dela noski. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 19. orr.
Nik beste ikaskizun lurtarrago eta konkretuago bat nerabilen gogoan, eta uste dut kimikari militante orok baiezta dezakeela: mesfidatu beharra dagoela "ia-berdin"az (sodioa potasioaren ia berdina da: baina sodioarekin ez zen deus gertatuko), "alde-aldean gauza bera"z, "gutxi gora-behera"z eta "edo eta"z, ordezko guztiez eta petatxu guztiez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 89. orr.
Milanen bizikletaz ibiltzea ez zen artean inolako ausarkeria, eta barra gainean inor garraiatzea, bonba eta iheste larrizko garai hartan, alde-aldean normala zen: zenbait aldiz, gauez bereziki, ezezagunek zerbitzu hori eskatzea suertatzen zen, eta hiriaren mutur batetik besterainoko garraialdi bategatik lauzpabost lirako ordain-saria ematea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 166. orr.
Nonahi, balkoian zein barnean, traste-meta ikaragarri bat zegoen barreiaturik, hain antzinako eta maiztuak guztiak, non alde-aldean ezagutezinak baitziren: azterketa arretatsuago batez baino ezin zen bereizi tresneria profesionala domestikotik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 246. orr.
Ez alferrik zen hori modu alde-aldean bakarra nire mutante kuttunetariko batzuen ezaugarriak azaltzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 72. orr.
Eta alde-aldean mundu guztia da mundu guztiaren ahaidea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 120. orr.
Aldi jakin bateko zientzia-idazkiei so egitean, harri eta zur eginik geratzen gara ikusirik mundu guztiak hartzen dituela objektu berak hizpide eta alde-aldean gauza bera esaten duela, are beren artean erabat desados daudenek. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 175. orr.
Baina, harritzekoa, ez zuen ematen konturatzen zenik itsua zela, eta alde-aldera ibiltzen zen asmatzen ea ni erakusten ari nintzaiona zer zen: bola urdin bat, luma gorri bat (izan, orrazi berde bat, patrikako erloju bat ziren nik erakutsitako gauzak). Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 65. orr.
(Atzerantz begiratuz, geure artean egiten genuen ea alde-aldean operazioaren egunetik beretik erakutsitako ikusmeneko gorabehera bitxi haiek ez ote zizkioten, hein batez behintzat, odoleko oxigenoaren gorabeherek eragiten, eta ez ote zion horrek eragiten erretina- eta garun-anoxia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.
Alde-aldean, begiradak har dezakeen lur guztia. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 25. orr.
Bart gaueantxe, hamaikak alde-aldean zirela. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 158. orr.
Aurreko batean hala zekarren, alde aldera, espainolez: "Pentsatzen duguna esateak, hizpide biziagoa ematen du, dakiguna errepikatzeak baino". Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 73. orr.
Seguraski aro zoriontsuaren akabaila alde-aldean sumatzen nuelako hartu nuen hain gaizki Kristinaren haurdunaldia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 191. orr.
Hor dago alde-aldean Arantzazuko batua osorik, puntu eta komatxo, baita Arantzazuz gerozkoa ere, aditz eta guzti. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 153. orr.
Baina urduri zeuden zegoeneko; alde aldera bultzaka ari ziren, ukabilak jasorik. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 118. orr.
Arma patiora jalgi gara bokalea aldean beste iragaiten duen tentsio altuko kablean pankarta nola zintzilikatu bertan utzita. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 168. orr.
Aroak utzi du Prosesioneari epe bat eta hunek Hazparneko karrikak aldean beste ereman ditu. Herria 2005-06-02
Duela ordu erdi bat, gibelera egitekotan nintzen eta orain aise nabil, arin, ameslari, naturaren hezetasun gizenak ene izaite osoa hartzen didala eta, oinetatik haste, aldean beste zeharkatzen nauela. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 41. orr.
Irribarrez egin diot ongietorria eta irribarrez erantzun diot pasabide estuan utzi dituenean aldean zeuzkan zaku biak. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 72. orr.
Aladinek istantean kendu zion aldean zeukan argiontzia, eta jeinuari jauregia Txinara tokialdatzeko agindu. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 229. orr.
Baina ez du luzaroan aldean edukiko, gaur egun munduan diren eskujokari eta inkaminari guztiek ezagutzen baitute, eta aldiro-aldiro etortzen baitira ezer berririk baduen begiratzeko. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 155. orr.
Nahiko berria da, laupabost solairu ditu, eta atzeko aldean dauka sarrera. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 65. orr.
Aldean zeukan diru pixka bat eskaini ere egin zien. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 406. orr.
Zenbaitetan pentsatu izan dut aurrea hartu zigutela faxistek, gerran gertatu ohi dira halakoak, etsaiak hiltzen duela zuk aldean daukazun gorrotagarri hura. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 62. orr.
Seguruena berorrek aldean edukitzea da. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 138. orr.
Baso aldean daukan tailerrera." Amak hasperen egin zuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 336. orr.
Beste aldean neukan emakumea ez zen mugitu. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 232. orr.
Dirua aldean badauka, ez da berak hori esatearen premiarik izango. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 92. orr.
Ni whiskya hartzen ari nauk: itsasoz beste aldean daukaguna baino hobea. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 107. orr.
Handik ordu laurdenera dirua aldean zeukan Maizak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 135. orr.
Aldean dauzkat orain, etxekoek idatzitako azken-azkeneko gutun kutunak. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 161. orr.
Nik ez nituen nahi izaten, jakin bainekien Linek ezagutu egingo zituela, baina amak aldean eramatera behartzen ninduen. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 33. orr.
Aldean neramatzan azterketak zuzentzen hasi nintzen. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 10. orr.
Agian, komeni litzaioke armaren bat aldean eramatea. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 181. orr.
Berriago bat, jendeak telefonoa aldean eraman gabe bizitzen ahaztua zuen garaietarako egokia, opera ikuslearena zen. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 11. orr.
-Ez da batere zuhurra armak aldean eramatea - esaten zuen Saget andereñoak -. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 346. orr.
Eta oixtian, proëllaz ari baitzintzaizkidan, hara, zeremoniaren urrats nagusiak penn-brao aldean eramaten ziren. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 96. orr.
Nire aitaren arreba bat, denetarik egiten zuen neskamea, hesian azaltzen zen batzuetan fardela aldean zeramala, hitzik esan gabe. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 22. orr.
Nagan pistola bat erosi, handik aurrera beti aldean eramango zuen hura. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 267. orr.
Izugarria da, aldi berean, ume bat bihotz aldean eramatea eta herri bat Hitlerri bibaka entzutea. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 59. orr.
Liburua eskuko maleta txiki batean sartu nuen aldean eraman ahal izateko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 18. orr.
Pentsatzea ere delitu zen garaian, panfleto batzuk aldean zeramatzala eta, kartzelan sartu zuten. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 90. orr.
Oroimena da, Cecily maitea, guztiok aldean daramagun egunkaria. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 68. orr.
Bakarrik gelditu zen, hainbat urtez aldean eraman zuen errebolberra gabe. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 159. orr.
Gogoratu nuen pistola Frau Streicherrenean utzia nuela, zuhurrago iruditu baitzitzaidan aldean eramatea baino. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 150. orr.
Aldean zeraman zahagia eztiz bete, eta hirirantza itzuli zen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 207. orr.
Ez nion esan falangistaren orria hantxe ezkutuan baneraman ere nire beste afiliazio orria, berau ere faltsua, aldean neramanik. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 20. orr.
Eta hi, berriz, halako baten zati batzuk aldean hartuta habil! Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 211. orr.
Jonek eta Mikelek instrumentuak aldean hartu eta anplifikadoreak piztu bitartean, Anek zutik zirauen bateriaren aurrean, artelan bati begiratzen zaion moduan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 20. orr.
Segur naiz Jainko onak bere aldean hartu dituela gure bi herritarrak eta hortik lagunduko dituztela hemen penetan utzi guziak. Herria 2004-05-27
Gero, azkar batean, gerrikoa seinalaturik, beti aldean izan!, esan zidan galtzen gerri barrenean berak jositako poltsatxoagatik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 177. orr.
Hauxe da maitasunaren arazoa, pertsona maitatuaren ondoan zaudenean ernetzen dena: behatz-muturrak tiraka hasten dira laztanak egiteko, aldean izan nahi zenuke maitearen arnasa, ezpainak mugitu egiten dira, irribarre batzuek bihotza ukitzen dizute. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 41. orr.
Baina Tomek haietakoren batean zerbait ezkutatzekotan, giltza edo agiria aldean izango zuela pentsaturik, etsi egin behar izan nuen. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 273. orr.
Eta oraindik aldean izan genezakeena, alemanek berdin-berdin kenduko zigutela guztia ziurtatu digu. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 81. orr.
Aldean izanez, sakez hartu nuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 55. orr.
Aldean ziren baratzetako ofizialeak zerbait zehaztasunen emaiteko. Herria 2001-05-03
Gertatzen dena da informazio asko daukagula gaur egun, aukera gehiago daukagula jakiteko zer gertatzen den munduaren beste aldean. Berria - Euskal Herria 2006-01-28
Kantoi baten beste aldean, jiratu eta ostiaka eta ostikoka azaldu zitzaizkien, aurre-aurrean, tipo haiek. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 130. orr.
Komuna korridorearen beste aldean zegoen eta hara joan nintzen korrika, eta kukubilko jarri nintzen komun-ontziaren aurrean, atearen parean. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 65. orr.
"Ba omen da mendilerro bat ekialdean, eta haren alde batean jokabide batzuk inmoralak omen dira, beste aldean, berriz, estimazio handikoak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 204. orr.
alde aldean (12); aldean aurkitu (8); aldean bada (7); aldean bai (9); aldean beste (18); aldean bi (7); aldean bizi (24); aldean dago (29); aldean dagoen (16); aldean den (11); aldean desberdina (8); aldean diren (9); aldean duen (13); aldean edo (7); aldean egin (9); aldean egiten (7); aldean egon (9); aldean eman (7); aldean eraman (13); aldean eramatea (7); aldean eramaten (14); aldean eserita (7); aldean geratu (9); aldean hain (7); aldean hasi (7); aldean ibili (10); aldean ikusi (7); aldean ikusten (7); aldean izan (25); aldean jarri (14); aldean jarriko (7); aldean oso (21); aldean sartu (9); aldean sortua (8); aldean zegoen (50); aldean zer (7); aldean zeraman (17); aldean zeramatzan (10); aldean zeuden (10); aldean zituela (10); aldean zuen (7); amaiera aldean (11); andaluzia aldean (10); asturias aldean (11); atearen beste aldean (14); atzeko aldean (103); aurre aldean (7); aurreko aldean (48); azpiko aldean (19); baiona aldean (15); barne aldean (7); barneko aldean (22); barraren beste aldean (7); barruko aldean (7); bat aldean (12); batek aldean (7); baten aldean (19); baten beste aldean (7); batzuen aldean (17); baztan aldean (13); bederatziak aldean (7); behe aldean (10); beheko aldean (71); bere aldean (23); bertze aldean (19); beste aldean (611); beste aldean ere (8); beste aldean ez (7); beste aldean zegoen (25); besteen aldean (17); beti aldean (19); bilbo aldean (23); bizkai aldean (51); bizkaia aldean (9); bizkar aldean (7); bordeleko aldean (8); bostak aldean (11); branka aldean (12); bukaera aldean (15); bular aldean (22); denaren aldean (11); dolarraren aldean (7); donostia aldean (12); eguerdi aldean (30); erdi aldean (13); erdiak aldean (7); errepidearen beste aldean (11); erronkari aldean (7); eskuin aldean (64); eskuineko aldean (22); espainia aldean (16); europa aldean (7); ezker aldean (59); ezkerreko aldean (24); frantsesaren aldean (18); frantzia aldean (13); gaineko aldean (28); galizia aldean (8); garazi aldean (12); gasteiz aldean (12); gaztela aldean (19); gelaren beste aldean (7); gerri aldean (9); gipuzkoa aldean (8); goi aldean (13); goierri aldean (13); goiko aldean (76); gure aldean (16); guztien aldean (21); haien aldean (23); hamarrak aldean (11); haren aldean (45); haren beste aldean (7); hariaren beste aldean (13); hego aldean (15); hesiaren beste aldean (15); hirurak aldean (8); honen aldean (7); horien aldean (18); horren aldean (29); ibaiaren beste aldean (13); ibaiaz beste aldean (7); ipar aldean (11); itsas aldean (10); kalearen beste aldean (8); kanpo aldean (24); kanpoko aldean (30); karibe aldean (8); katalunia aldean (13); kontrako aldean (10); kosta aldean (9); kristalaren beste aldean (7); landa aldean (8); laurak aldean (7); lehengo aldean (10); leihoaren beste aldean (7); lepo aldean (7); madril aldean (14); mahaiaren beste aldean (14); mediterraneo aldean (12); mendi aldean (12); nafarro aldean (11); nafarroa aldean (12); nire aldean (14); ofizialtasuna frantsesaren aldean (12); parise aldean (11); pariseko aldean (8); portu aldean (9); sabel aldean (7); saihets aldean (8); seiak aldean (10); telefonoaren beste aldean (10); uda aldean (10); valentzia aldean (15); zenaren aldean (15); zeraman aldean (12); zuen aldean (9); zure aldean (8)