Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrazista 1 izond arrazismoak eragina; arrazismoari dagokiona.

1939an Ameriketara joan zen lege arrazisten kontrako protesta gisara.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 284. orr.

Planteiamendu arrazista edo ez dakit zer iruditu zitzaion.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 200. orr.

Europak urtetan immigrazioa eragotzi du, arrazoi arrazistengatik, eta orain bere kanpoko mugetan jendea hiltzen uzten du, laguntza erakundeak kriminalizatzeaz gain.  Berria - Mundua   2006-03-29

Eraso arrazisten biktimak, hamarretik zazpi, juduak dira, Giza Eskubideen batzordearen arabera, irakurtzen ahal da Le Monde-n 2004ko uztailaren 13an.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 172. orr.

2 iz/izond pertsonez mintzatuz, arrazismoaren aldekoa, bere jokabideetan arrazismoa erakusten duena.

Arrazista samarra, gure balizko irakurle erretxin hau, baina, bego horretan; utzi ditzagun hizkuntzari buruzko itzulinguruak eta gatozen gure gaira, Borgesen testuetan aurkitzen den kausalitatera.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 140. orr.

Marian Elziondok (54 urte) argi dauka euskal herritarrak ere arrazistak direla.  Berria - Euskal Herria   2006-03-22

Elkarrizketatuetako batek, Isham Rashafik, hitz bortitzak botako ditu errefuxiatuen inguruan: "Ni ez naiz arrazista, kontuz”.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 74. orr.

Jennyk, berriz, arrazista zela eta bihotz gogorra zuela esaten zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 70. orr.

Ortega bezala, eta Unamuno ez, Baroja arrazista da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 245. orr.

Batzuetan eskuindar mozorrotuak besterik ez dira; beste batzuetan, dakitela ala jakin gabe, arrazistak edo xenofoboak; bestetan, txoro-jendea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 115. orr.

3 skin arrazista (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Lehenek jarrera ideologiko antikapitalista argia defendatzen duten bitartean, bigarrenek antifaxismoa eta antirrazismoa azpimarratzen dute. Bestetik, skin arrazista edo neonaziak daude. Skin antifaxisten ustez, azken horiek ez dira skinheadak. ETC-entziklopedia   Skinhead, Wikipedia

4 skinhead arrazista (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Maiz beste taldeetan ere sailkatzen dira: Ku Klux Klan, Neokonfederatuak, Skinhead Arrazistak, edota Kristau Nortasuna taldeetan. ETC-prentsa   Berria, 2017-08-17

Combo (Stephen Graham) antzezten duen aktoreak skinhead arrazistaren papera egiten du. ETC-entziklopedia   This Is England, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus