Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrazismo 1 iz arraza bat besteak baino hobea dela eta besteak menderatzeko eskubidea duela dioen ideologia.

Gerrari, arrazismoari eta neoliberalismoari aurre egitea eta herrien eskubideak aldarrikatzea da ekimenaren asmoa.  Berria - Mundua   2004-10-19

Hainbeste unibertsitario kritiko eta progre dabilen Espainietan, arrazismo espainolak (Ortega, Sánchez Albornoz, etc.) ikerketatxoren bat ez ote du merezi?  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 275. orr.

Belaunaldi berria Aranaren arrazismoaren aurka zegoen, hizkuntza eta kulturarenganako desinteresa ulertezina zitzaion.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 118. orr.

Nazismoa gogorarazten du Schultzek: arrazismoa, gizon-emakume ahulak akabatu nahia, agintari klase berria boterera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 14. orr.

Errealitate "handiaren" aurrean, hau da, gerren, torturen, indarkeriaren, multinazionalen, arrazismoaren, industrialismoaren, gorputzaren hipersakralizazioaren, materialismoaren, antiekologismoaren eta horien guztien aurrean, idazlearen ahotsak ezer gutxi lor dezake.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 370. orr.

Matxismotik apur bat eta arrazismo txorrotadatxoa.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 95. orr.

Gero, arrazismoa esaten da, horra hor, juduen kontrako gorrotoaren arrazoirik zaharren eta sanoenetakoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 299. orr.

2 arrazismo zientifiko (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Jakina, espainiartasuna arraza berezi batekin lotzeak arrazismo zientifikoak bezain oinarri barre/negargarriak zituen. ETC-prentsa   Berria, 2004-10-16

Juduak utzirik, bada, eta arrazismo "zientifikora" mugatuz, Das Kapital-en arraza faktore ekonomiko bezala kontatzen da. ETC-literatura, saiakera   Volksgeist - Herri gogoa. Ilustraziotik nazismora, Joxe Azurmendi, Elkar, 2007

Arrazismo zientifikoaren gainbehera ez zen ordea Grant eta bere bultzatzaileen kanporatzearekin bukatu, azken hauek defendatzen zuten poligenismoak (arrazen giza-jatorri ezberdina) bide luzea izango baitzuen. ETC-entziklopedia   Antropologia fisiko, Wikipedia

3 arrazismoaren aurkako

Iaz ere polemika sortu zuen afixa batek Frantzian, arrazismoaren aurkako elkarte katoliko batek auzitara jo baitzuen Costa-Gravasen Amen filmeko afixaren aurka.  Berria - Kultura   2004-02-22

Arrazismoaren aurkako jardunotan aurkitzen dira Unamuno-ren testurik ederrenetakoak -geografia, arraza eta enparauak oro bazterturik- hizkuntzaren gorazarrez, herri baten izpiritu eta arima bezala, edo pentsaera baten sustrai bezala.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 144. orr.

4 arrazismoaren kontrako (corpusean ez dago; ETCn 38 agerraldi)

Antirrazismoa, antiarrazakeria edo arrazismoaren kontrakoa, arrazakeriaren aurka egiteko hartutako edo garatutako sinesmen, mugimendu eta politika da. ETC-entziklopedia   Antirrazismo, Wikipedia

Patricia Hill Collinsek, hari berean, dio feminismoan edo arrazismoaren kontrako edo langileen aldeko mugimenduetan emakume beltzak outsiders insiders (kanpotar barnetar) sentitu izan direla sarritan. ETC-literatura, saiakera   Trikua esnatu da, Idurre Eskisabel Larrañaga / Lorea Agirre Dorronsoro, Susa, 2019

Nola liteke arrazismoaren kontrako txosten batean, NBEren arrazismoaren aldeko adierazpen ikaragarriak egotea? ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-08-31

Immigrazio zuzendariak horrez gain arrazismoaren kontrako manifestu bat prestatuko duela agindu du. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-10-04

Bertako gizarte mugimenduetan sindikatuak, arrazismoaren kontrakoak, inguramenaren aldekoak, hizkuntza minorizatuak suspertzeko lanetan ari direnak eta alderdi politiko abertzaleetan aritzen diren aktibistak elkarrizketatzera. ETC-prentsa   Berria, 2003-12-02

Arrazismoaren kontrako mugimenduek bortizki salatzen dute Gobernuaren obsesioa. ETC-prentsa   Berria, 2007-09-15

Atzo, Londresen, arrazismoaren kontrako liderraren 90. urtebetetzea ospatu zuten, nola ez, artista ospetsuz jositako kontzertu batekin. ETC-prentsa   Berria, 2008-06-29

Arrazismoaren Kontrako Astea dela-eta egindako hausnarketetan hori azaltzen da. ETC-prentsa   Berria, 2008-03-29

Sexismoaren aurkako mugimenduarekin gertatzen den bezala, arrazismoaren kontrakoa ere, alde horretatik, ez da inoiz bukatzen. ETC-prentsa   Berria, 2008-01-27

Hiru omen dira gazte italiarrek postalotan erabili dituzten argumentuak gazte frantsesak animatzeko: orain arteko lorpen sozialak, solidaritatea eta arrazismoaren kontrako lehia. ETC-prentsa   Argia, 2005-06-05

Martxoaren 21a arrazismoaren kontrako nazioarteko eguna denez, Hamaika Kolore taldekoak etorri zitzaizkidan, eta, haien bidez, Jaurlaritza ere sartu da tartean, eta Jaurlaritzaren hainbat kilometro kudeatu ditut. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2015-03-13

Obra "tradizional" bat aukeratzen denean, hobe da casting ez-tradizional bat egitea; horrek edonori ematen dizkio aukerak, eta aldi berean arrazismoaren kontrako aldarrikapen indartsua da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eskola kulturaniztunetan irakastea eta ikastea, Elizabeth Coelho, EHU/UPV, 2016

5 ingurumen arrazismo (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Bankuak azken 500 urteetan eta AEBetako sorreratik jasan dugun zapalkuntza berresten ari dira proiektu horien finantziazioarekin: ingurumen arrazismoa bultzatzen dute banku horiek, gure lur sakratuen suntsipena finantzatzen ari baitira. ETC-prentsa   Argia, 2017-07-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus