Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrazionalizatu, arrazionaliza, arrazionalizatzen du ad arrazoimenaren neurrietara ekarri.

Zabor-bilketako kamioien denborak eta kostuak arrazionalizatzeko, emaitzak optimizatzeko helburuz, lortu ditek ibilbide perfektuaren adierazpide den formula matematikoa.     «Kuskue tanden», 2004 - 175. orr.

XX. mendearen lehenengo herenean, tratatu erromatar zaharraren korapiloak askatu eta gehien erabiltzen ziren hizkuntzetara itzultzeko interes biziberritu eta arrazionalizatua ikusi zen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5330. orr.

Hortik dator gorputza lanerako tresna modura balioestea, medikuntza beste zientzien ereduen arabera arrazionalizatzeko kezka, biztanleriaren osasun mailari eusteko ahaleginak, terapeutikari eskainitako arreta, bere ondorioen iraupenari eta iraupen luzeko fenomenoak erregistratzeari.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 186. orr.

Beldurraren iturburua ez da arrisku jakin ezagutu bat, arrazoizkoa, arrazionalizatu edo arrazoiaren neurrietara ekarri ezin daitekeena baizik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 17. orr.

Udako Ikastaroan bi aurkikuntza egin nituen: lehenengoa, etxeko hizkera arrazionalizatzeko metodoa, konturatzea bazirela ortografia bat eta adiztegi bat, euskararen sistema komun batean sartzen zirenak, baina tokian tokiko aldaerak zirela biziak eta aberatsak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 345. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus