Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrazionalista 1 izond arrazionalismoari dagokiona.

Azkenean Britainiak auzoko kontinentalekin bat egin zuenean 1752an, britainiar publikoak oso arrazionalista zen hemezortzigarren mendean badirudi askoz iskanbila handiagoa atera zuela ziur aski hain ilustratua ez zen kristau-aroko hamaseigarren mendean mundu katolikoak atera zuena baino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 74. orr.

Eskultura abstraktua, baina, oinarrian, arrazionalista.  Berria - Kultura   2006-01-24

2 iz/izond arrazionalismoaren aldekoa.

"Jesus! jakobinista, arrazionalista, errepublikarra!  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 48. orr.

Bera bezalako arrazionalista kontsekuenteari zegokionez, ezein interpretazio bitxi ukaturik, ez zuen beste ezer ikusi nahi izan gertaera horretan, eta irakurtzen jarraitu zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 250. orr.

"Arrazionalista hutsa nauzu" esan nion irribarrez begi bustietara zuzen begiratzen niola, eta Hiztegi Entziklopedikoa saltzea nuela ofizioa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 320. orr.

3 arkitektura arrazionalista (corpusean ez dago; ETCn 103 agerraldi)

Arkitektura arrazionalistaren jarraitzaileak ziren biak, eta tradizioa modernitatearekin nahasten zuen proposamena aurkeztu zuten. ETC-literatura, saiakera   Oteiza, jenio hutsa, Nere Lujanbio, Elkar, 2008

Margolan hauen ondoan arkitektura arrazionalistak agertzen dira: Donostiako Nautikoa, AEG enpresaren pabiloia... berriz ere kolore lauak eta ingurune zehatzak azpimarratuz. ETC-prentsa   Berria, 2008-04-12

36ko gerra osteko Euskal Herrian aurki daitekeen arkitektura arrazionalistaren adibide bakanetakoa da, eta horrek are beharrezkoago bihurtzen du, Zuaznabarren ustez, eraikinari zutik eustea. ETC-prentsa   Berria, 2008-08-13

Arkitektura arrazionalista da, oso ordenatua eta uniformea. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-12-21

Guztiak arkitektura arrazionalistaren ildokoak, eta aurrez sekula erakutsi gabeak dira haietariko asko. ETC-prentsa   Berria, 2015-05-13

Erakusketako testuan diozunez, adibidez, duela hamar urte bukatu gabe utzitako eskultura serie batera eraman zaitu aurten bukatu duzun Gineako egurrezko zoruak eta arkitektura arrazionalista uztartzen dituen pieza sortak. ETC-prentsa   Berria, 2019-10-05

XX. mende erdialdera gutxi gorabehera, Espainiako arkitektura arrazionalistak koloniekin izandako harreman eta eragin zuzenaren inguruan gogoeta egitera. ETC-prentsa   Berria, 2019-10-15

Gerra ondorengo arkitektura arrazionalistaren azken ikurra, Donostian, Pasai Antxoko mugan. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2014-01-17

Arkitektura eta hirigintza ofi ziala, gerraurreko urteetan garatu eta orokortu zen hirigintza liberal eta arkitektura arrazionalistaren kontrako kritikekin lagundu zen, jada Alemanian, Italian eta Portugalen ere egin zituztenak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Gerraosteko Euskal Herrian eraikitzea, Francisco Javier Muñoz Fernández, UEU, 2013

Euskal Herriko arkitektura arrazionalistaren aleetako bat. Itsasontzi itxura dauka, eta 1995ean monumentu historiko artistiko izendatu zuten. ETC-entziklopedia   Bermeo, Wikipedia

1929an Jose Manuel Aizpurua eta Joakin Labaien arkitektoen diseinuan oinarrituta Kontxako hondartzaren ertzean eraikia, arkitektura arrazionalista hutsa. ETC-entziklopedia   Donostiako Klub Nautikoaren eraikina, Wikipedia

1892 - Manuel Ignacio Galíndez, bizkaitar futbolari eta arkitektoa, arkitektura arrazionalistaren aurrekaria (h. 1980). ETC-entziklopedia   Ekainaren 8, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus