Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrazakeria 1 iz arraza bat besteak baino hobea dela eta besteak menderatzeko eskubidea duela dioen ideologia.

Arrazakeriaren aurkako lege zorrotzenak ere ez ditu desagerraraziko gure baitan hain errotuak ditugun eskema xenofoboak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 49. orr.

Arrazakeria zen, ezbairik gabe, eta bitxia iruditu zitzaidan, ez niolako sekula santan iritzi politikorik ezagutu.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 162. orr.

Madrazok argitu bezala, Kontseiluaren helburu nagusiak ijitoen bizi baldintzak hobetzea, gizarteari ijitoen kultura ezagutaraztea, eta ijitoen kontrako bazterketa eta arrazakeriari aurre egitea dira.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

"Bagoiko azkenaren sindromea" deitzen zaio honi arrazakeriari buruzko ikerlarien artean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 258. orr.

Eta testu guztiaren atzean, bizitzea tokatu zitzaion agertokiko atzeko oihal bezala, egoera politikoa, esespena, gerra eta arrazakeria, bizitza eta heriotza.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 8. orr.

Arkakusoa errebindikatzen zuten arrazakeriaren aurkakoek sinbolotzat, ez baitu odolaren kausaz inor baztertzen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 131. orr.

Saiakera honetako sarreran antropologiari eskainitako ataltxoan genioen modura, gainerakoek ez bezala janez ere eratzen baitugu geure burua, arrazoi askorengatik: arrazakeria, bereizketa sozial edo ekonomiko, osasun arazo, fobia edo filia hezigaitzak, etc.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 52. orr.

Geroztik pentsatu ere egin izandu dut, arrazakeria edo bere familiko sineste gutiustekoren bategatik ez ote duen izanen oinekiko obsesio hori, seme alabei ere beti oinetara begiratzen baitie: batek behatz ttikia motxa duela, besteak luxea...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 98. orr.

Madrazok argitu bezala, Kontseiluaren helburu nagusiak ijitoen bizi baldintzak hobetzea, gizarteari ijitoen kultura ezagutaraztea, eta ijitoen kontrako bazterketa eta arrazakeriari aurre egitea dira.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Hura guztia, jakina, ez dago zer makabrotzat soilik jotzerik; arrazakeria eta xenofobia ere dantzatuko nituzke basakeria horien arrazoitzat.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 11. orr.

2 arrazakeria zientifiko (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Arrazakeria zientifikoa XVIII. mendean hasi loratzen zen, Charles Darwinen ikerlan ebolutiboek eragin handia izan zutelarik, eta baita filosofo batzuek idatzitako ideiak ere, hala nola Aristotelesenak. ETC-entziklopedia   Aurreiritzi, Wikipedia

Neurri batean, elkartu zirenean, arrazakeria "zientifikoaren" lehenengo teoria sendoa sortu zen (baldin eta "zientziatzat" jotzen badugu -gaizki ulertu zuten askok egin zuten bezala- ustez zenbaki ugariz babestuta dagoen edozein aldarrikapen). ETC-literatura, saiakera   Gizonaren neurketa okerra, Stephen Jay Gould (Oihane Lakar), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

3 arrazakeriaren aurkako

Berton jaioak izan ala ez, "euskal herritar guztien eskubide ororen alde» egin zuen atzo Batasunak, arrazakeriaren aurkako astearen karietara.  Berria - Euskal Herria   2006-03-26

Erakundeko zuzendari Chris Myant "izugarri kezkatuta» agertu zen asteazkenean, eta dei egin zien halako kasuak ezagutzen dituzten fakultateei edo ikasleei arrazakeriaren aurkako erakundearekin berehala harremanetan jartzeko.  Berria - Mundua   2004-01-24

Faltsutzaileak arrazakeriaren aurkako militanteak ziren eta bere helburua bete-betean erdietsi zutela esan daiteke.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 63. orr.

Arrazakeriaren aurkako lege zorrotzenak ere ez ditu desagerraraziko gure baitan hain errotuak ditugun eskema xenofoboak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 49. orr.

Arkakusoa errebindikatzen zuten arrazakeriaren aurkakoek sinbolotzat, ez baitu odolaren kausaz inor baztertzen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 131. orr.

4 arrazakeriaren kontrako

Korsikako alderdi abertzaleek arrazakeriaren kontrako manifestazioa egin zuten atzo Cortin.  Berria - Mundua   2004-09-19

Horri guztiari aurre egiteko, arrazakeriaren kontrako legeak indartzea eta aurreiritzien aurka ekiteko neurriak hartzea gomendatu du IHFk.  Berria - Harian   2005-03-08

Kattalin arrazakeriaren kontrako elkarte batean engaiatu zen, bereziki.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 112. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus