Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arraza 1 iz izaki bizidun mota bat, eta bereziki giza mota banatzen den taldeetako bakoitza, ondoretasunezko bereizgarri berek dituzten banakoez osatua.

Sealyham terrier horietakoa iruditu zitzaien antza, bestelako arrazen aztarna mordoak nolabait lausoturiko irudipena.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 50. orr.

Animaliak etxalde erraldoietan pilatzeak eta arrazen «homogeneizazioak» gaitz klase hauek errazago zabaltzea ekartzen dutela gaitzetsi zuten atzo nekazariek.  Berria - Gaiak   2006-03-10

Denbora batean horko diru sartzea artaldetarik zen eta bereziki iletik, hargatik zen hor inguruetan munduko ilerik finenetarik harrapatzen, ardi arrazari biziki kasu egiten baitzioten.  Herria   2005-08-11

Horrez gainera, Giza ondoretasuna eta arrazen higienea eskuliburuaren egileetarikoa zen: Hitlerrek, espetxean zegoela, liburu horretatik elikatua zuen bere arrazismoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 155. orr.

Gerra aurretik Nurembergeko badget arrazakoak hazten zituen, hegaletan gezi beltz eta zuri zorrotzak zituzten uso txiki haiek, eta berak garbitzen zien usategia bi egunetik behin eta ura aldatzen zien eta zahia jartzen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 25. orr.

Sealyham terrier horietakoa iruditu zitzaien antza, bestelako arrazen aztarna mordoak nolabait lausoturiko irudipena.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 50. orr.

Estazioetan gauza piloa erosten dut: abanikoak, labana txikiak, teniseko pilotak, tarot-kartak, baselizetako gidak, dalmata arrazari buruzko liburuak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 120. orr.

Eskualdeko beste loro-arraza batzuekin parekatzeko ohitura hartu zuen ara urdinak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 506. orr.

Brigadistak zaharrak eta gazteak dira, arraza, erlijio, klase edo sexu joera desberdineko jendea.  Berria - Mundua   2004-09-26

2 iz batez ere azalaren kolorearen arabera bereizten diren gizataldeetako bakoitza.

Arrazen eta pertsonen koloreen artean dauden bezainbeste, adibidez: horiak, beltzak eta zuriak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 69. orr.

Neurekoikeriaz ari naiz: sudurluzeok susmagarriago izango gara beti ariar arrazako poxpolinak baino.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 82. orr.

Hala, «arraza zuria zain dezagun» eta «arraza zuriko neba-arrebak, lasaitasunean egon zaitezte, ez dugu barkatuko» antzeko esaldi dorpeak irakur zitezkeen.  Berria - Mundua   2004-02-08

3 iz herria, leinua.

Sendoa zen, baina mehea, oso antzinako arrazetako mutikoak bezala, zeinek haragi baino hezur gehiago izaten baitute.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 41. orr.

Are gehiago, aurreko hiru arrazen hil ondorengo patuak lurrean izandako bizitzaren araberakoak dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 162. orr.

Hizkuntza giza bizitzaren adierazle da, haien ustez, eta herri zein arraza bakoitzaren espiritua -espiritu berezia, Volkgeist izendatzen dena- bere hizkuntzaren sintaxi eta fonetika halaber berezian islatzen da.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 49. orr.

Euskaldunek, beren arrazaren joerari jarraituz, bazihoazen zaharra berriaren kontra defendatzera.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 90. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

New Orleans hiri kosmopolita da, eta alde zaharrean arraza nahasketa bero eta oparoa eratu da.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 15. orr.

-Alemanez "arraza eskandalua".  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 312. orr.

Fantasia, abentura, erromantizismoa, arraza-aniztasuna... dena dauka!  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 117. orr.

Ildo horretatik, apartheid, arraza-bereizkeria, bazterketa, kolonia-zapalkuntza eta atzerritarrek zertutako beste zapalkuntza eta domeinu forma batzuk sustatzen edo iraunarazten dituzten politikak zeharo baztergarriak dira, eta desagerrarazi beharrekoak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 110. orr.

Biltzarreko ordezkarien aitzinean. 1957an, Estatu Batuetako Little Rocken arraza istiluak gertatzen ari ziren bitartean, Sobiet Batasunak bidali zuen airera bere lehenbiziko satelitea.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 78. orr.

Hilketa eta arraza gorrotoa eragiteaz eta «erabilera terroristarako» dokumentuak izateaz akusatutako Abu Hamza al Masriren kontrako epaiketa abiatu zuten atzo Londresen.  Berria - Mundua   2006-01-10

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Elkartearen buru den Donibane Lohizuneko notariak hala uste dauka, pottoka arraza salbatzekotz hortarik pasatu behar dela.  Herria   2003-12-04

Denbora batean horko diru sartzea artaldetarik zen eta bereziki iletik, hargatik zen hor inguruetan munduko ilerik finenetarik harrapatzen, ardi arrazari biziki kasu egiten baitzioten.  Herria   2005-08-11

Orain arte, Erronkariko Gazta rasa eta latxa ardien esnearekin egiten zuten, baina ardi arraza horiek ez omen dute nahiko esne ekoizten, eta gaztagileek lacaune edo asaf arrazak Erronkari Gaztaren jatorri izenaren barnean sartzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari.  Berria - Ekonomia   2004-01-11

Andaluza nekazari arraza da, aurpegiko hazpegietan beretan ezagun du; euskalduna, "xxxx" - "historia gabeko" jendea (beste herrien zerbitzura egotekoak Izpiritu unibertsalaren historian).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 195. orr.

Ongizatearen aurkako eta, egia esanda, giza arrazaren iraupenerako mehatxurik handiena ez zen arma atomikoak asmatzea, baizik eta bizidunen giza arimetan Goiz Aro Modernoan Mendebalde-ko munduan ehun bat urtez, circa K.o. 1560an Mendebaldeko erlijio-gerrak piztu zirenean hasita, nagusitu zen bezalako jarrera bat sortzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 75. orr.

6 irud/hed

Baina egun batean bakarrik topatu behar zuen bere burua, Achille jaunak bezala, neuk bezala: nire arrazakoa da, borondate ona du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 258. orr.

Txerrenen arrazakoak zarete zuek guztiok!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 269. orr.

Popatik hartzera zu, zeure laguna eta zeure arraza puto guztia!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 120. orr.

7 ariar arraza

1934an alde egin zuen Alemaniatik, baina amak, erakutsia baitzuen jada bere ernetasuna Hirugarren Reich hartan ariar arrazakoak ez zirenak mehatxatzen zituzten arriskuen aurrean, uko egin zion setati berak ere ihes egiteko aukerari.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 17. orr.

Neurekoikeriaz ari naiz: sudurluzeok susmagarriago izango gara beti ariar arrazako poxpolinak baino.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 82. orr.

8 arraza ario

Nazien teorien arabera, kultura eta usadio alemanak, arraza arioaren ondare genetikoarekin batera, arrisku bizian zeuden, inguruko kulturen eta azpi-arrazen eragin kaltegarriaren ondorioz -andrearen ezpainak mespretxu keinu adierazgarri batez okertu ziren.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 102. orr.

9 arraza beltz

Une hartan frantziar Afrika ekuatorialean Txad probintziako gobernadorea Afrikako arraza beltzeko frantziar hiritar bat zen; eta kultur adopzioz frantziarra zen beltz hark behar bezala zertu zuen bere erantzukizun ofiziala Frantziar Erresistentziaren aldeko aukera eginez, eta honela mugimendu hari, ordu arte erabat Londresen oinarrituari, Frantziar Inperioan lehenengo sarrera segurua emanez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 263. orr.

10 arraza-bereizkeria

Ildo horretatik, apartheid, arraza-bereizkeria, bazterketa, kolonia-zapalkuntza eta atzerritarrek zertutako beste zapalkuntza eta domeinu forma batzuk sustatzen edo iraunarazten dituzten politikak zeharo baztergarriak dira, eta desagerrarazi beharrekoak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 110. orr.

11 arraza segregazio (corpusean ez dago; ETCn 21 agerraldi)

Horiek ukan zituen iturri, baita jazzaren bidez ezagutu beltzen bizi gogorra ere, beren aurkako arraza segregazioaETC-prentsa   Berria, 2009-06-23

Gainera, desobedientzia zibilaren ekintza mitiko bat aipatu zuen, horrek gizartean eduki duen garrantzia nabarmentze aldera: "1955ean, arraza segregazioaren garaian, Rosa Parksek ez zion autobuseko bere eserlekua gizon zuri bati utzi. ETC-prentsa   Berria, 2012-04-24

Hasteko, arraza segregazioa indargabetzeko sortutako eskubide zibilen aldeko mugimendu sozialeko buruen gertukoa, are laguna, zelako ordurako, besteak beste, Martin Luther Kingena, Muhammad Alirena eta Malcolm X-ena. ETC-prentsa   Berria, 2014-12-11

Estatu Batuetako hegoaldean indarrean zegoen arraza-segregazioa, 1950eko eta 1960ko hamarkadetako desegregazioa baino lehen, eta ia berriki arte Hegoafrikan egon den apartheid sistema. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eskola kulturaniztunetan irakastea eta ikastea, Elizabeth Coelho, EHU/UPV, 2016

1888an, estatutu-sorta bat onartu zuen Mississippik estatuak, eta, horren bidez, arraza-segregazioa onartu. ETC-literatura, saiakera   Emakumeak, arraza eta klasea, Angela Davis (Danele Sarriugarte), Jakin / Elkar, 2016

Edo, beste adibide bat jartzearren, nola neutralizatu dezakegun modu adimentsuan genero eta arraza segregazioa edozein lurralde edo mihiztadura motatan, arraza eta generoaren araberako hezkuntza eta produkzio sistema, enplegu eta soldata segregaziotik hasi eta ordaindu gabeko lan eta zereginetara. ETC-literatura, saiakera   Demokraziaren pribatizazioa, Jule Goikoetxea, Elkar, 2017

1954an, AEBetako Gorte Gorenak arraza segregazioa eskola publikoetan inkonstituzionala zela erabaki zuen, baina eskola askotan, hegoaldekoetan bereziki, ez zuten araua obeditu. ETC-entziklopedia   John Fitzgerald Kennedy, Wikipedia

Montgomeryko autobus publikoen aurkako boikota zuzendu zuen, agintariek autobusetako arraza-segregazioa alde batera utzi zuten arte. ETC-entziklopedia   Rosa Parks, Wikipedia

12 arraza zuri

Cortés eta Moctezumaz (tira, gertakari historikoak ziren behinik behin), edo arraza zuriaren hondamendiaz (beroegi eta hezeegi giroa, egia esan, eztabaidan hasteko ere), teknikari mendebaldarraren sasi-garaipen katastrofikoaz (horra, Cortés teknikari bihurtua, sutautsa zeukalako!)...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 73. orr.

Ukiezinak, Gizadiaren babesle-zaindariak, eta horien xapladak bizkarrean, eta horien baikortasuna, mozkor-arrailtzen diren arte: orduan marru-dardarizotan hasten zaizkizu, arraza zuriaren likidazio-salgai horiek, izter artean deus ez dutenak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 266. orr.

Hala, "arraza zuria zain dezagun» eta "arraza zuriko neba-arrebak, lasaitasunean egon zaitezte, ez dugu barkatuko» antzeko esaldi dorpeak irakur zitezkeen.  Berria - Mundua   2004-02-08

Esate baterako, arraza zuri ariarraren gehiagotasun naturalaren tesia, eta arraza afrikar eta asiarren ezein kultura landutarako ezgaitasun naturala, a priori teoria ez biziki neutral moduan susmagarria begitandu behar zitzaiona edozein pentsamendu pixka bat kritikori.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 185. orr.

Voltaire-k (XVIII) ez du inola onartzen beltz mokolo burugabeak edo eskimo tutuluak eta Europako arraza zuria espezie berekoak izan daitezkeenik, arbaso berdinetatik etorritakoak, espezie berekoak ezin izan daitezkeen bezalaxe gizakiak eta tximinoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 277. orr.

Are egokiagoa zen, gainera, holandarra zen aldetik: jatorri ia germaniar hark leundu egiten zuen nolabait arraza zurikoa izatea.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 98. orr.

13 arrazagatiko segregazio (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Thurmond 1948ko hauteskundeetan presidentetzarako hautagai izan zen, eta arrazagatiko segregazioa sostengatzen zuen. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-12-21

Parksek ezetz esan zuen eta hiriko arrazagatiko segregazio legea ez betetzeagatik atxilotu zuten. ETC-prentsa   Berria, 2013-08-28

Ikur konfederatuak abertzaletasunaren erakusgarri dira eskuin muturrekoentzat: eta kontrakoentzat, aldiz, horiek esklabotza eta arrazagatiko segregazioa gogorarazten dute. ETC-prentsa   Berria, 2017-08-17

Bertan Konstituzioa errefusatu eta beltzen bazterketa eta arrazagatiko segregazioa salatu zituzten. ETC-literatura, saiakera   Nelson Mandela, Maritxu Murua, Elkar, 2010

Arrazagatiko segregazioa indargabetu berri zuten, eta Dorothyk arrazista zurien irainak eta harrikadak pairatu behar izan zituen. ETC-entziklopedia   Dorothy Counts, Wikipedia

14 arrazako txakur

Setter arrazako txakurra dauka.  Berria - Euskal Herria   2006-02-25

15 asiar arraza (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

2000an burututako azken erroldaren arabera auzoan 7.928 lagun bizi ziren, horietatik %86,24a arraza zurikoak ziren, %1,93a arraza beltzekoak, %0,06a indiarrak, %6,84 asiar arrazakoak, eta %4,80a beste arraza batzuetakoak ziren. ETC-entziklopedia   Bel Air (Los Angeles) Wikipedia

Supremazismoa arrazakeria eta antisemitismoarekin lotu ohi da, bai eta arraza beltz eta afroamerikar, mulato, indigena, Australiako aborigen australiar aborigen, mestizo, asiar arraza, hispano nahiz juduen aurkako gorrotoarekin ere. ETC-entziklopedia   Supremazismo zuri, Wikipedia

16 giza arraza

Unibertsalista Honako sineste hauek dituen elkarte erlijiosoa: Jainkoa unipertsonala dela, salbazioa ziurtatua dela giza arraza osoarentzat, eta arrazoia eta kontzientzia direla sinesterako eta praktikarako irizpidea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 302. orr.

Orduan ohartuko zara basamortuan badela bizitzarik, zeruan badela izarrik, eta giza arraza horrelakoxea delako egiten dutela gerra gerlariek.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 121. orr.

Handik kanpora pauso bat eman orduko, arrotzak ziren giza arrazarentzat.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 176. orr.

Giza arrazaren bilakaera luze eta gorabeheratsuan, planeta honetan dagoeneko heldu den garaian gizakiak, zientziaren eta teknologiaren bizkortze izugarriari esker, bere inguruan duen guztia anitz modutan eta orain arte ikusi gabeko neurrian eraldatzeko boterea eskuratu du.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 106. orr.

Giza arrazako zakurrek aberats okituei erakutsi ohi dieten begiramen zakurrezkoa azaldu zen haien aurpegietan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 506. orr.

Giza arrazako izaki batek maitatu zuela ematen zuen, eta berak, berriz, bizia eta zoriontasuna ukatu zizkion: laidora, lotsaz hiltzera kondenatu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 170. orr.

Zeuk egin zenuen Adam, zeuk egin zenuen Eva emaztea ere, gizonaren lagun eta euskarri izan zedin, eta biengandik sortu giza arraza. Zeuk esan zenuen: "Ez da on gizona bakarrik egotea; egin diezaiodan dagokion laguna".  Elizen arteko biblia   Tb 8,6

Saint-Ange Anderea: Badakizu, Dolmancé, sistema horren bidez, azkenean, frogatzera helduko zarela giza arrazaren erabateko desagertzea ere ez zela naturari egindako zerbitzua baino izango?.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 124. orr.

17 kaukasiar arraza (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

AEBetako Alheimer´s Association elkarteak egindako txosten baten arabera, afroamerikarrek ia bi aldiz arrisku handiagoa daukate Alzheimerren gaitza izateko, kaukasiar arrazakoek baino. ETC-prentsa   Argia, 2010-04-25

Kaukasiar arrazetan ohikoa da adinekoen artean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen UEU, 2007

Papalagiak, singularrean Palagi, samoeraz Europako gizon-emakume zuriak edo kaukasiar arrazakoak deskribitzeko etnonimoa, etnia baten izena da. ETC-entziklopedia   Papalagi, Wikipedia

18 nafar ardi arraza (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Erronkariko gazta egun desagertutzat jotzen den Erronkariko ardiari lotuta egon zen. Egun gazta mota hau latxa ardiaren zein Nafar ardi arrazako abereen esnearekin egiten da. ETC-entziklopedia   Euskal Herriko bertako etxabereen arrazak, Wikipedia

19 txakur arraza

Gainerakoan, txakurrak baino ez daude: ez Lucyren txakur arraza garbiko ongi zainduak, baizik eta arraza nahastuko txakur ziztrin batzuk, leher egiteko zorian diren bi esparrutan gainez egiteraino pilatuak, zaunka, uluka, zinkurinka, aztoramenduz jauzika.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 112. orr.

20 zaldi arraza (corpusean ez dago; ETCn 591 agerraldi)

Zaldi arrazaren kontzeptuak Equus caballus espezietik sortutako ehunka zaldi arraza kontutan hartzen du. ETC-entziklopedia   Zaldi arraza, Wikipedia

Egun berean, merkatu estalian, lehen aldikotz, Frantziako zortzi (bederatzietarik) laneko zaldi arrazen aurkezpena proposatua da. ETC-prentsa   Herria, 2010-01-14

Zaldi arrazak ezagutzeko eta gazta nola egiten den ikusteko aukera izan zuten. ETC-prentsa   Berria, 2008-10-08

Orain arte zaldi-arrazak edo sagar barietateak gurutzatzea posible zen, baina orain mizelio bat sar dakioke zaldiari, edo tomatearen ezaugarri bat izokinari. ETC-prentsa   Berria, 2010-04-17

Bertako Burgete zaldi arraza bultzatzeko leihaketak ere egin dira azken urteetan, eta horrek bizia eman dio ganadu feriari, baina krisiarekin ez dakite hurrengo urteetan berriz errepikatuko den. ETC-prentsa   Berria, 2011-10-25

Egun, hazteko bidean dagoen zaldi arraza hori bultzatzen ari dira. ETC-prentsa   Berria, 2012-05-20

Animalia hau pottoka eta kanpoko zaldi arraza baten arteko nahasketaren emaitza da. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2013-07-19

Klub hipikoak eta Bizkaiko Pottoka elkarteak antolaturik, Euskal Herriko zaldi arrazaren otzantasuna agertzeko erakusketa, paseoa eta zaldi jokoak izango dira Goikomendin, eta, bezatze klasikoaz gain, bezatze naturala ere egingo dute. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2016-06-03

Eta Lurra, jainkoen artean maiteen, aki ezina eta agor ezina, xahutzen du, urtez urte goldeaz iraultzean, eta zaldi arrazaz lantzean... ETC-literatura, saiakera   T (tragediaren poza), Juanjo Olasagarre, Alberdania, 2008

Zaldi arraza noble bat ba omen da ezin gehiagoraino akitzen eta xaxatzen dituztenean berek beren buruari, senez, zain bat hozkatzen diotenak arnasa hobeki hartzen laguntzeko. ETC-literatura, saiakera   Werther gaztearen arrangurak, Goethe, Wolfgang (Matías Múgica), Igela, 2013

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus