Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arratoi 1 iz ugaztun karraskaria, saguaren antzekoa baina aski handiagoa, etxe, itsasontzi eta abarretan (Rattus rattus), estoldetan (R. norvegicus), larrean (R. rattus frugivorus), uretan (Arvicola sapidus) bizi dena.

Mutiko horrek bere arratoia gaztelura eramaten badu -eta bere buruaz Ronen aldera keinu egin zuen-, isil-isilik joango naiz ni...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 291. orr.

Otsabideko komisarioaren arratoi ustelek uda hartan ez zuten hertsatu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 17. orr.

Ohitura finkoak zeuzkaten antzinatik, eta nekez aldatuko zituzten eguneroko zereginak: arratoiak harrapatu eta larrua kentzea, eta palmondoen azalekin sokak egitea, gero saltzeko hurbil pasatzen ziren karabanei.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 101. orr.

Nahitara huts egin ote zuen, eta desengainu bat eman?; katuaren eta arratoiaren jostaketan ote zebilen berarekin?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 211. orr.

Handixeagoak ere bai, naski: zomorro, kakalardo, xinaurri, kukuso, zorri, pipi, euli, erle, liztor, eltxo, oti, zizare, har, labezomorro, arratoi eta oraino beste hameka.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 28. orr.

Arratoiren bat izango zela pentsatu nian eta, badaezpada ere inguruan begiratu nian, protektorakoren bat ote zebilen."  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 22. orr.

Arratoiak eta presondegian hain ugariak diren molde askotako zomorroak ere aienatu dira isilka.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 99. orr.

Cannabisaren osagai kimikoek buruko tumore gaiztoak haztea eragozten dutela frogatu dute Madrilgo Unibertsitateko ikertzaileek arratoietan; tumoreen elikatze sistemari erasotzen diote.  Berria - Gaiak   2004-08-15

Baina litekeena da, gizon-emakumeak desagertuko balira ere, lurraren gainean beren tokia hartuko duten izakiak, otso zein arratoi, hartz zein enara, beren hanken edo hegoen laguntzaz honaino etortzea, Ama Birjina ikustera...  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 50. orr.

Baliteke gu lehoi burua duen sagua izatea, baina hobe da hori arratoi aurpegia duen lehoia izatea baino.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 263. orr.

Arratoiek bezala egin zuten ihes.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 190. orr.

Baliteke arratoiren bat paretatik irtetera ausartzea, baina Axenariok katilukada esne baino ez dio agindu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 105. orr.

2 arratoi txakur iz txakur txikia, saguak eta kidekoak harrapatzen trebea dena.

Baina ez da oso oker handia izango hura, oro har, arratoi-txakurtzat hartzea.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 20. orr.

Jaietako petardoek ere izutzen nautela, arratoi-txakurrak izutzen dituzten beste.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 117. orr.

Ustekabean, arratoi txakur bat azaldu zen bidezidor hartatik zalapartan eta guri zaunkaka.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 171. orr.

3 arratoi-zulo

"Harrapatuko gaitiztek, oraingoan harrapatuko gaitiztek", egiten nuen neurekiko; jendeak eskola aldera egin zuen, eta hango komunetan eta eskaileretan aienatu ziren, baina hura arratoi-zulo hutsa zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 150. orr.

Torealeku: Politikan, arratoi-zulo alegiazkoa, non politikariak bere jukutriekin borroka egiten duen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 250. orr.

"Harrapatuko gaitiztek, oraingoan harrapatuko gaitiztek", egiten nuen neurekiko; jendeak eskola aldera egin zuen, eta hango komunetan eta eskaileretan aienatu ziren, baina hura arratoi-zulo hutsa zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 150. orr.

Ulergaitz samarra egin zitzaion halako arratoi zuloan bizi zen norbaitek bigarren etxebizitza bat edukitzea, eta are ulergaitzagoa bigarren etxe hori -harako hura baino argitsuagoa eta berriagoa, inondik ere- saltzea, bera han bizitzen geratuta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 187. orr.

4 arratoi arrunt (corpusean ez dago; ETCn 18 agerraldi)

Arratoi arrunta ("Rattus norvegicus") muridae familiako karraskaria da. Arratoien artean ezagunena eta hedatuena da, kontinente guztietan Antartikan izan ezik, bizi dena.  ETC-entziklopedia   Arratoi arrunt, Wikipedia

Hiru urtetik gorako umeentzako ikuskizunean, arratoi arrunt bat da protagonista.  ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2014-01-17

Laborategiko arratoi arruntetan, informazio-transferentzia sistema korapilatsu batek gidatzen ditu janari-bilaketari buruzko erabakiak.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Gogo basatiak, Marc D. Hauser (Irene Aldasoro), EHU, 2008

Laborategiko arratoia, arratoi arruntaren (Rattus norvegicus) ondorengoa da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Neurozientzien laborategiko eskuliburua, Angel Bidaurrazaga, Itsaso Buesa, Aitziber Mendiguren (arg.), UEU, 2009

Orduan, inguruan urik ez dagoen egoeretan zergatik deshidratatzen dira arratoi arruntak baina kanguru-arratoiak ez? ETC-zientzia, zuzenbidea   Animalien aferak, J.I. Pérez Iglesias / M.B. Urrutia, EHU, 2011

5 arratoi-belarri handi (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Ugaztunen artean, berriz, azpimarratzekoa da arratoi-belarri handi kiropteroa.  ETC-prentsa   Argia, 2006-06-04

Hori gertatzen zaie, adibidez, arratoi belarri ertainari eta arratoi belarri handiari.  ETC-prentsa   Nafarroako Hitza, 2016-09-09

Arratoi-belarri Arratoi-belarri handiaren ("M. myotis") oso antzeko espeziea da, baina tamaina apur bat txikiagoa du. ETC-entziklopedia   Arratoi-belarri ertain, Wikipedia

6 arratoi garbiketa (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Hala ere, udal hauteskundeak hemendik gutxira izango direla ikusita, arraroa egiten zaigu Udalak atari guztietan jarritako ohar baten bidez jakinaraztea sei hilabeteko atzerapenarekin egin duela ezinbestekoa den arratoi-garbiketa.  ETC-prentsa   Berria, 2006-11-08

Batek, nahiz eta gogo handirik gabe, arratoi garbiketa eta intsektu hiltzeko kanpaina bat itxaroten zuela aurpegiratu zion edo, gehienez jota, desinfekzioarena, baina hura ezetz. ETC-literatura, saiakera   Kartografien eta mikrobio narratiboen artean, Amaia Iturbide, Maiatz, 2013

7 arratoi hiltze

Biok debekatzen dute arratoi hiltzea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 23. orr.

8 arratoi musketadun (corpusean ez dago; ETCn 18 agerraldi)

Hypsiprymnodontinae: arratoi musketadun martsupiala bakarrik hartzen du barne. Hau buztan biluzia duen eta zomorroak jateko ohitura duen espezie bakarra da.  ETC-entziklopedia   Kanguru, Wikipedia

Lursaguak Cricetidae familiako karraskari txikiak dira, Arvicolinae azpifamiliaren ataletako bat. Leminga eta arratoi musketadunarekin batera Arvicolinae azpifamilia osatzen du. Mundu osoan zehar 155 espezie lursagu sailkatu dira.  ETC-entziklopedia   Lursagu, Wikipedia

Sator arrunta, basasagua, Guenther lursagua, landa-lursagua, ekialdeko ur-arratoia, arratoi musketaduna, etxeko txolarrea eta usapal turkiarra zerrendan sartzea kritikatu dute.  ETC-prentsa   Berria, 2010-08-21

Animalia basatietan egindako ikerketek erakutsi dutenez, kastoreak eta arratoi musketadunak Giardiaren garraiatzaile nagusiak dira, eta horien bidez irits daitezke zelulak edo kisteak ur-horniduretara.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007

Untxi, arratoi musketadun, zarigueia eta arrain hilak ere aurkitu zituzten, ehunka, eta bertako eskoletako batek intsektizidarekin pozoitutako hegaztien bilduma egin zuen ikerketa zientifiko baterako.  ETC-literatura, saiakera   Udaberri Isila, Rachel Carson (Lurdes Rada), Pentsamenduaren Klasikoak, 2007

Bisoi, mapatxe eta kastore larru bakanei jaramon egin barik, O?Keefek pilatan ordenatu zituen arratoi musketadunak.  ETC-literatura, saiakera   Bizi ondorengo heriotza, William A. Douglass (Anton Garikano), Pamiela, 2015

Kontatu nion garraio-enpresa hiru kamioi izatetik dozena bat izatera pasatu zela, eta Betek arratoi musketadunaren larruzko beroki bat erosi zuela, eta negozioa handitu zuela, eta orain etxean jarri zuela Edertasun Zentroa. ETC-literatura, saiakera   Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak, Alice Munro (Isabel Etxeberria Ramirez), Erein-Igela, 2018

9 arratoi-pozoi (corpusean ez dago; ETCn 32 agerraldi)

Talio metala aurkitu dute haren odolean, arratoi pozoian erabiltzen den elementua.  ETC-prentsa   Berria, 2006-11-21

Hipotesi hori, adibidez, arratoia arratoi-pozoi dosi handi bat jan duelako hil dela izan daiteke.  ETC-literatura, saiakera   Ezagutza objektiboa, Karl Popper (Alberto Gabikagojeaskoa), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002

Izan ere, whiski botilaren barruan elefante afrikar bat hiltzeko adina arratoi-pozoi baitzuen xiringa batez sartuta.  ETC-literatura, saiakera   Txatartegirako ipuinak, Xabier Etxaniz Rojo, Erein, 2010

Inork oztopotzat joko luke, beharbada, ostiak arratoi-pozoiz hautseztatuta molinistak ere hiltzeko arriskua egongo litzatekeela.  ETC-literatura, saiakera   Tolerantziari buruzko tratatua, Voltaire (Irati Bereau), EHU - Limes bilduma, 2010

Norbaitek arratoi-pozoia nahasi zuen bere drogan.  ETC-literatura, saiakera   Zer barkaturik ez, Alberto Ladron Arana, Elkar, 2011

Eta etxera itzuli bezain laster, surtara botatzen zuten arratoi pozoia, eta gero medikuarengana joaten ziren umea ez txertatzeko eskatzera, "hazizurriak eduki berriak zituelako" edo "behar bezala jaten ez zenez, oso makal zegoelako".  ETC-literatura, saiakera   Suite frantsesa, Irene Nemirovski (Mikel Garmendia /Jose Antonio Sarasola), Alberdania, 2011

Arratoi-pozoi usainik ere antzeman du, baina ez du ezer esan.  ETC-literatura, saiakera   Kartografien eta mikrobio narratiboen artean, Amaia Iturbide, Maiatz, 2013

Benetan kondenatzen banaute, arratoi-pozoia irentsiko diat eta kitto...  ETC-literatura, saiakera   Hori da umorea, maisu!, Mo Yan (Aiora Jaka / Maialen Marin), Elkar, 2013

Arratoi-pozoia egon zitekeen emakumeen heriotzaren atzean.  ETC-entziklopedia   Indiako historia, Wikipedia

Oso toxikoa da eta arratoi-pozoi eta intsektizida gisa erabili izan da, baina minbizia sor dezakeela uste denetik, erabilera hau asko murriztu da edo debekatu egin da zenbait herrialdetan. ETC-entziklopedia   Talio, Wikipedia

10 xabiroi-arratoi (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Xabiroi arratoia ("Uranoscopus scaber") "Uranoscopus" generoko animalia da. Arrainen barruko Uranoscopidae familian sailkatzen da. ETC-entziklopedia   Xabiroi arratoi, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus