Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrasti 1 iz arrastiria; arratsaldea.

Atzo arrastian Arabako PSE-EEko kideekin bilera egin aurretik egin zizkien adierazpenok Lopezek komunikabideei.  Berria - Euskal Herria   2006-02-10

Orduan, eta orduan soilik, lortzen zen argi hori arrastian.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 112. orr.

Ahaztu baino lehen, Eusebia izan da arrastian, ezagutzen ez nuen botika bat eskatu dit eta bihar etortzeko esan diot, nahiz eta domeka izan ostatuko atetik sartuta kasu egingo diozula.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 17. orr.

Astean behin, Janeren umezainak arrasti bat libre izaten zuen; holakoetan, Wendyk sartu behar izaten zuen Jane ohean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 215. orr.

Izuaren izuaz, arrastiko momentu hartan ni baitan zalantzaren harra inoiz baino gosetiago zebilen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 197. orr.

Arrastian bota dut bat, zer gerta ere berehalakoan ez nadin joan gauez, baina bigarrena ez da komeni.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 131. orr.

Atzo arrastian hasi zen BOSekin batera entseatzen; ondorioz, ez du denbora askorik izan interpretazioaren azken emaitza zer-nolakoa izango den jakiteko.  Berria - Kultura   2004-09-30

Arrastian beste pare bat ordutik gora joten egin beharko ebela kalkulau ezkero, gizonak zortzi orduko ekitaldia burutu eban tente, soinua besoetan eta larogetazak urte lepoan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 8. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrastiko ordu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus