Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arraste
1 arraste arrantza iz sareak herrestan eramanez egiten den arrantza.

Akordioak dio frantziarrek martxoaren 20tik ekainaren 1era debekatuta daukatela arrantza egitea, baina, Tejedorren arabera, epe horretan eta igandeetan antxoa harrapatzen aritu dira arraste-arrantza pelagikoekin.  Berria - Ekonomia   2004-06-20

Kutsaduraren eta arraste-arrantzaren erruz, arrain espezie asko betiko galdu direla esan zuen NBEko idazkari nagusiak.  Berria - Gaiak   2004-01-21

2 arraste ontzi iz arraste-arrantzan aritzen den ontzia.

Euzko Jaurlaritzak gudarako atondutako Nabarra arraste-ontziak eta Francoren aldeko faxisten Canarias gerraontziak, 1937ko martxoaren 5ean, Bizkaiko Matxitxako lurmuturraren aurrean, egin zuten borrokan oinarritua dago obraren izenburua.  Berria - Kultura   2004-03-07

Frantziako arraste ontziak itsas hondoak suntsitzen ari direla kritikatu, eta karnata bizia ekialderago ere biltzeko premia ekarri du gogora.  Berria - Harian   2005-08-21

4 arraste indar (corpusean ez dago; ETCn 99 agerraldi)

Ez ziren konturatu aireak, nahiz eta ikusezin eta ukiezina izan, erresistentzia-indarra eragiten duela, zeinak jaurtitako objektua geldotzen duen, bestelako kanpo-indar batek arraste-indarrari aurka egin eta zero indar garbiko egoera sortzen ez badu behintzat. ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma eta fluxua: Arrastearen fluido-dinamika, Ascher H. Shapiro, UEU, 2000

Paraxutistari, lurrerantz eroriz, grabitateak eta arraste-indar batek eragiten diote. ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 1, Askoren artean, EHU, 2012

Arraste-indarraren motako indarrak direla bide, energia gastatu behar dugu kargak materialean zehar pasarazteko eta, ondorioz, energia termikoa sortzen dugu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus