Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrastada 1 iz urratua, harramazka.

Gero, labana-arrastadak moteldu egiten ziren, eta zalantzan eta zelatan bezala begiratzen zuen aurpegira ispiluan, edo ukituz ziurtatzen hasten zen erdi ikusten zuena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.

Tsarraren semea, Alexis tsarevitxa, hemofilikoa zen, hau da, emakumeek transmititu eta gizonezkoek pairatzen duten gaixotasuna zuen, zeinarekin oso zailak izaten baitira geldiarazten odol-isuriak, eta arrisku larrikoa edozein zauri edo arrastada.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 249. orr.

Hiru aldiz ukitzen du ura arrastadan, gero hegal-astindu bizian aldentzen da, bistatik galtzen, desagertzen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 16. orr.

Egongelako atearen kanpotik itxaron zuen Gabrielek balsa amai zedin, gonen arrastada eta oinen ziri-zara entzuten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 265. orr.

Onenak hatz-ma mien labirinto itxurako aztarnak eta azkazalen arrastadak dituzten argazki zaharrak dira.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 56. orr.

2 irud/hed

Eta akaso hilik balego... Gogoeta horrek arrastadaz ukitu ninduen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 130. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus