Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arrasta zapatuz brau! autoaren lasterra mendratu nuen: galaxiekiko hunkigunean itotzeko gerturik neukan odola! Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 49. orr.
Eta gero mugimendu guziei arrastak emanez, amor eman dezaten denek. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 127. orr.
Erredakzioburuak eta atalburuak zuzendariordearen bulegotik ateratzen ikusteak arrasta paratu zion nire abiadari: bukatua zen goizeko erredakzio-bilera, ni gabe bukatu ere. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 150. orr.
Dio ez duela herri elkargoaren baitan sinesten, kardugun guziak ikusmolde berdinekoak direlakotz, eta hori arrasta bat zaio, herri elkargoaren martxari kaltea ekar lezaiokena. Herria 2003-01-09
-Ez ezazula holakorik erran! -beldurtu zen Amatxi, arrasta kolpe bat emanez. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 27. orr.
Iparraldean bainan, dena ere on, euskarak beheiti egite horri arrasta kolpeño bat emana izan dela iduri halere hemen gaindi ere... Herria 2003-10-02