Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arraspatu, arraspa(tu), arraspatzen 1 du ad Karrakatu, limatu.

Zakarki lasaitu ninduen: arraspatu besterik ez zidaten egin.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 70. orr.

Orduan labana hartu du eskutan: jaiki eta besoak igo behar nituen -berak erakutsi dit zelan- eta besapeetan apur bat arraspatu nau.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 101. orr.

Pitzadura horiek, esan zuen Sasik, lija latzarekin ondo-ondo arraspatu eta, zepa eta gatzarekin pasta bat eginda primeran tapatzen dituk.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 58. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Orain sexua agerian nuen, zatikatua, sabela arraspatua, kanporantz irekia.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 71. orr.

Eta, sutegiaren gainean, bitsaderak, koilarak eta kirten luzeko sardexkak baino gorago, zenbakidun tiradera errenkada batean, ogi arraspatuak, fina eta larria, ogiztatzeko ogi mamia, intxaur muskatua, iltzea, piperbeltzak eta beste espeziak paraturik zeuden lerro-lerro.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus