Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arraso2 adlag arras, guztiz.
Ohartu nintzen nire barruko zulo batek arraso xurgatu zidala dena. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 77. orr.
Guti faltan ez duk arraso garungabetu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 380. orr.
Eruditoak, funtsean liburuak nahasberritu besterik egiten ez duenak, atzenerako arraso galtzen du bere buruz pentsatzeko gaitasuna. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 328. orr.
Justizia izeneko fulana diktadorak bahitua daukagu arraso. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 22. orr.
Agorrarenak inon betetzen ote dira total eta arraso? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 315. orr.