Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
alka 1 iz larreoloa, basaoloa; abereak bazkatzeko erabiltzen den belar bat (Dactilus Hispanica).
Xoragarriak dira larrean, gari tartean, alka tartean... Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 160. orr.
2 alka belar iz lastodunen familiako bazka-landarea
Alka belarrik luzenskoenak bildu apropos, eta haiekin lizar zatukak lotzen ere ikusia nago jendea auzoan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 264. orr.