Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aliketa iz pl altzairuzko kurrika txikiak, beso-okerrak eta mutur-finak, gauza txikiak hartzeko, edo burdin hariak, xafla meheak edo antzekoak okertzeko erabiltzen direnak.
Bazen erreminta-kutxa bat logela ondoko ohe-jantzien armairuan, eta behin uraren giltza itxitakoan, aliketak hartu eta askatu egin nuen komun-ontzia zorutik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 77. orr.
Goiori entzuna nion sare karramarroak txikiak direla eta euren aliketa lako besoez sareak ebakitzen dituztela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 348. orr.
Keinu bortitz batez askatu zen aliketak bailiran sorbaldak tinkatzen zizkioten eskuetarik, eta hitzik erran gabe, sukaldetik lekutu zen, bere senarraren eskariz azken hogeita bost urte haietan bakarrik okupatzen zuen logelan hestera joateko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 52. orr.