Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arian 1 adlag arituz, ekinez.

Usaia, bistan da, arian lortzen ahal duzu, abdominalak hilduratzearen poderioz etorri ohi da gerriaren zalutasuna.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 215. orr.

2 arian ari

Eta horrela, arian ari, elkarren ezagutza sendotuz zihoala esango nuke.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 29. orr.

Aurkitu genuenean, esan bezala, irratia arian ari zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 125. orr.

Eta, horrela arian ari zela, etorkizunaz hitz egiten zioan bati.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 37. orr.

Edelmanentzat, Bartlettentzat bezala, arian ariko prozesu dinamikoak ditugu beti, eta gogoratzea, berriz, beti da berregitea, ez berremate hutsa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.

3 arian-arian

Arian-arian sortzen ari dira, beraz, oraingo kudeaketa moduen osagarri -edo ordezko- egoki izan litezkeen tresnak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 16. orr.

Arian-arian, guztiz ezezagun ziren molekula batzuk ere aurkitzen dira. Besteak beste, mintz-arteko konduktantziaren erregulatzailea; harexen matxura jakin batzuk dira, antza, mukobiszidosiaren kausa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 131. orr.

Gizarte eta legeria berri hark, neurri handi batean bederen, Euskal Herriarena deuseztatu zuen arian-arian.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 31. orr.

Koltxoiaren gainean etzanda, begiak itxi dituzu, eta arian-arian, zentzumenak apaltzen hasi zaizkizu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 265. orr.

Gerora, denboragarrenean, eta arian-arian, ikasi egin dugu.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 18. orr.

DIU honen berrikuntzarik nabarmenena da Levonorgestrel hormona askatzen duela arian-arian, eta, hala, besteak baino askoz ere fidagarriago adela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 99. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus