Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arduratsu 1 izond pertsonez mintzatuz, ardura agertzen duena.

Enplegatu arduratsua izanik, B. jaunak ahal zuen guztia egiten zuen Produktua saltzeko, baina eguneroko borroka hark familiari eskaini nahiko zizkion uneak irensten zizkion.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 68. orr.

"Sukaldean jartzeko... " errepikatu diote hamar-hamabi urteko neskatoek, erdi lolita limurtzaile, erdi etxekoandre arduratsuaren doinu eta imintzioz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 40. orr.

Nazioak jende arduratsuen beharra badik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 106. orr.

Kasu horretan, beraz, neba-arrebekin jarraituko zuen bidaian, eta nor topatuko zuten haiek hura baino gidari zuhurragorik, nor hura baino lagun arduratsuagorik?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 342. orr.

Beti jakin ei du mutil bizkorra naizela, sentimendu sakonak dauzkana eta arduratsua, eta horrek apur bat kontsolatzen omen du hainbeste atsekaberen artean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 33. orr.

Neska umezale eta arduratsu bat hartuko dugu, zuri gustatzen zaizkizun horietakoa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 55. orr.

2 (adizlagun gisa)

Horrelakorik berriro gerta ez dadin, erantzun arrazistak gerta ez daitezen, «agintariek, alderdi politiko guztiek eta hedabideek» arduratsu joka dezaten eskatu zuen Kherkharrek.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Gurago dut telebistan trajez jantzita hain dotore, hain txintxo eta hain arduratsu agertzen direnetako zein den ez jakin.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 30. orr.

Askoz arduratsuago zebilen ordurako Alkimista, gatazka bortitzenen ingurunera hurbiltzen ari baitziren.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 176. orr.

Lumatxo batzuk ageri ditu sorbaldan, enplegatuak arduratsu astindu dizkio.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 133. orr.

-Oi! Ez begiratu hain arduratsu, ez da tragikoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 229. orr.

3 izond gauzez mintzatuz, ardura handia eskatzen duena.

Kazetaritza arduratsuaren bindikapena izan da borrokaldi bakoitza.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 14. orr.

Horretaz gain, kaleak ez ixteko, dendei ez erasotzeko eta modu arduratsuan jokatzeko ere eskatu zuten erakundeek.  Berria - Mundua   2004-11-11

Gehiago oraino, 1971ko apezpikuen sinodoak aitortu zuen gaurko munduan jokatzen diren indar-joko ezberdinei buru egiteko nazionalismo arduratsu batek emaiten diola nazioari bere nortasunaren onartarazteko behar duen indarra.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 139. orr.

Nork ez daki Zizeronek behin eta berriz baieztatu zuela gizakiak ezin duela deus ziur jakin eta jakintsuak egin dezakeen gauza bakarra egiaren arakatze arduratsua dela, zeren zalantzazko gauzei baiezkoa emango balie, nahiz eta deskuiduan egiak izan, ez litzateke erroretik libratuko, eta hauxe dela, hain zuzen ere, jakintsuaren akats nagusia?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 36. orr.

4 kontsumo arduratsu

Helburu zehatzak: 14 helburu zehatz jasotzen dira, hona hemen batzuk: kontsumo arduratsua eta ekologikoa bultzatzea; gaikako bilketaren aldeko apostua egitea...  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

Izan ere, antolatzaileen arabera, hiru eguneko topaketak "kontsumo arduratsuarekin kezkatuta daudenak» bilduko ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus