Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arduraldi 1 iz lan batean egunean ematen den denbora.

Erabateko arduraldiak giza garapena trabatzen duela salatu zuen Marxek.  Berria - Gaiak   2004-03-03

Izan ere, EHUn ez bezala, irakasle kontratatuen kopurua funtzionarioena baino garaiagoa da, eta gainera, zatiko arduraldia dute horietako askok.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 85. orr.

2 bete-beteko arduraldi (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Zelibatua ezin eskertuzko aberastasun gisa ulertu behar da, Kristorenganako bete-beteko arduraldia erakusten duelako. ETC-prentsa   Berria, 2007-03-14

Irakasle asoziatuaren eredua mantentzearen aldekoa da, eta gaur egun bete-beteko arduraldia dutenak birkokatzea proposatzen du. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-07-14

Bete-beteko arduraldia da gurea, eta, gainera, gure zailtasunak gehitu behar dizkiogu horri. ETC-prentsa   Nafarroako Hitza, 2017-03-03

3 erabateko arduraldi

Erabateko arduraldiak giza garapena trabatzen duela salatu zuen Marxek, Hegelen alienazio kontzeptua egokitu, nork bere burua zaintzeko denbora librerik ezean garapenik ez dagoela alegia.  Berria - Gaiak   2004-03-03

4 zatiko arduraldi

Izan ere, EHUn ez bezala, irakasle kontratatuen kopurua funtzionarioena baino garaiagoa da, eta gainera, zatiko arduraldia dute horietako askok.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 85. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus