Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arduragabetu, arduragabe(tu), arduragabetzen da/du ad ardura galdu, arduragabe bihurtu.
Eta gero, harrapakina amaitu artean, egun batzuetan edo astetan, erabat arduragabetzen da. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 96. orr.
Aldi horretan, neskaren ahizpa manaerrazek aitaren aberastasunaz gozatu ahal izan zuten arduragabeturik. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 150. orr.
Gizon heldua da, nik uste, berarengan maite duzuna: gizon heldua, bere gainbeherara adoretsu doana, eta, bere buruaz arduragabetu nahi ez duelako, itxura zaintzen duena. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 200. orr.