Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arduragabekeria 1 iz ardurarik eza, axolagabekeria.

-Arduragabekeriak eraman zaitu horretara.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 51. orr.

Zuen arduragabekeriak neure onetik ateratzen nau!  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 37. orr.

Denboraren jabegoarekin arduragabekeria handia egin dugula iruditzen zait: gauzarik pertsonalena besteen esku utzi dugu, eskumen pribatu bati mendekotasun publikoa ezarri diogu.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 90. orr.

Une batez, irakurle argiei zuzendutako nire arrazoiketak eten beharrean naiz, behin betikoz atea itxi nahi baitiet arduragabekeriaren hutsegiteei, edo bekaizkeria gaiztoaren gezur-irainei.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 24. orr.

Zeren, testamentuaren azken orrian oraindik antzematerik izan ez zuen arrazoiren bategatik, ontziratu aurretik etxea arretaz itxi zuen, atean giltzarrapoa jarrita, baina arduragabekeria barkaezina zela medio, kanila bat zabalik ahaztu zuen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 23. orr.

Kontrako norabidean, kemen gehiegi izateak zuhurtasunik eza, arduragabekeria eragin ditzake, eta horrenbestez beste bizio batean eroriko gara.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 204. orr.

Bere batean, karga astunegirik gabe edo lasai antxean bizi denari, arduragabekeriaren lozorro arriskutsuan hila bezala datzala ohartarazi behar zaio, arduratzen has dadin arduratu behar duen orotaz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 78. orr.

Hortik gutxira, baina, haren aurpegiera aldatuz joan zen, gure itxurazko arduragabekeriaren ondorioz.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 117. orr.

Gizarte zaurgarritasuna eta degradazioa, munduko politikan zuzentasunarekiko erakutsi arduragabekeria sistematikoaren ondorioz, kezka handiena eragiten duten faktoreetako bat da gaur egun.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 74. orr.

2 iz arduragabetasunak eraginiko egite gaitzesgarria.

Gogotik ahalegintzen zen neska estutasunean jar zezakeen ezein arduragabekeriarik ez egiten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 192. orr.

1973an -desesperaturik ordurako aurrera ez nuela egiten ikusirik- berebiziko arduragabekeria egin nuen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 8. orr.

Lehen, gauerdira arte egoten ziren berbetan gelako atea itxita, eta Augustinek zin eginarazi zion horrelako arduragabekeriarik ez zuela berriz egingo.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 356. orr.

Arduragabekeria handia izan zen, baina jeneral hark suerte ona izan zuen, zeren lehenago bota izan balu Elizondora ailegatu eta biharamunean bota zuen elurtea, osteen erdiak elurretan geratuko baitziratekeen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus