Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arduragabe 1 izond pertsonez mintzatuz, ardurarik ez duena.

Garai hartan, klerikoak zabar eta arduragabe ziren maiz Jainkoaren Hitza iragartzerakoan nahiz Eukaristi sakramentua ospatzerakoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 106. orr.

Beste batzuk hizkera arduragabeetan gertatzen dira, baina gainditu egiten dira hizkera zainduetan, enfasia ematen zaionean esanari, zerbaitegatik ahalegin berezia egiten denean: hor sortzen da aldagarritasun fonoestilistikoa.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 88. orr.

Hitzen jolas kontzientean ibili aurretik, tartetxo bat egingo diogu nahi gabe eta oharkabean helduriko anbiguotasunari, idazkera arduragabe bati zor diona.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 226. orr.

Gizakiaren estereotipoak dira, oso ironia zorrotzez eta gupidarik gabe begiratuak; hor aurkituko dugu lurjabe zabar arduragabea, etxekoandre goganbehartsua, gazte festazale txoriburua, lurjabe zekena, administratzaile alferra, funtzionario ustela, agintari zorrotz errukigabea, aberats okitua, burokrata grisa...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 12. orr.

Mutil serioa zen Doran jauna, ez arduragabea eta ahoberoa, besteak bezala.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 94. orr.

Izan ikara, arduragabeok! Egin dardara, axolagabeok! Erantzi, kendu soineko horiek, eta estali dolu-jantziz.  Elizen arteko biblia   Is 32,11

ardu izlag arduragabea.

ATEAk, Animalien Tratu Etikoaren Aldeko Elkarteak, ehundik gora gutun bidali dizkie Arabako politikariei, «arduragabeko herritarrek» baztertuta utzitako animalien «egoera samingarria» dela salatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-08

Emantzipazio espiritualaren krisi heleniko horretan, Olinpoko panteoi barbaroaren arduragabeko moraltasunik ezarekiko atsekabea eta odolaren eta lurraren kultu "ktonikoek" ustiatzen zuten bizitza erlijiosoaren geruza espiritualki sakonagoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 232. orr.

Angel, zorion arduragabeko ahotsaz latinez kantatzen zihoan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 128. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus