Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arbitro 1 iz kirol lehiaketetan, arauak betearazten dituen pertsona. ik ebazle; epaile; jokozain; juje.

Arbitroak sasi penalti bat pitatu duenean jaiki eta kanpora joan dira; espainolez dakien bati galdetu diot zergatik eta esan dit ba injustizia izan dela eta holandarren taberna bat bilatu behar dutela Bordelen eta ea eurekin joan nahi dudan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 70. orr.

Arbitroa maiz entzuten genuen txistuka.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 49. orr.

Sekulako gola sartu zian -Boca Juniorsen kontra, oker ez banago-, zelaia alderik alde zeharkatu, eta bidera irten zitzaizkiňn aurkari guztiak hankaz gora utzi ondoren, atezaina bera ere bai... baita arbitroa eta marrazainak ere, hortik atera kontuak!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 19. orr.

Penaltia adierazi zuen arbitroak, baita jokalariari txartel gorria erakutsi ere.  Berria - Kirola   2004-03-09

2 iz arbitraje batean epaile lanak egiten dituen pertsona.

Pferd-Ruggeberg Caballitok 23 langile gehiago kaleratzeko eskubidea duela berretsi dute auzia bigarren aldiz aztertu duten arbitroek.  Berria - Ekonomia   2006-02-17

Horregatik, arbitroak jartzen direnean horma mehelinak tasatzeko, haiek ez dituzte paretak beren garaian izandako kostuaren arabera baloratzen, baizik eta kontuetatik kontratuak ateratzen dituzte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1190. orr.

Halaber, bazekiten, Britainiar Inperioaren mendean, berriro ere atzera utzi zituztela hinduek bi komunitate haien arteko gatazka etengabearen fase batean, non britainiar arbitroak agindua baitzuen luma izatea ezpataren ordezko, lehia zuzentzeko tresna gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 187. orr.

3 irud/hed

Honek Chiraci «arbitro bezala, ez alde baten alde jokatzeko» eskatu zion Chiraci.  Berria - Mundua   2004-10-19

Arbitroa erosteko modua aurkitu beharko zenuke!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 117. orr.

Beste behin, Jonathan eta biok haserretu ginen eta Lucillak parte hartu behar izan zuen arbitro gisa ia astebete generamatzanean elkarri ezer esan gabe.  Berria - Kultura   2004-08-27

4 arbitro epaile (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Geure bizitzako alor askotan ere, ez ote gara guztiok arbitro epaile, arbitro izaten ausartzen ez garelako? ETC-prentsa   Egunkaria, 2000-12-06

5 futbol arbitro (corpusean ez dago; ETCn 72 agerraldi)

Futbol arbitroen modukoak dira, bere kasuan, egindako akatsen ondorioak hilgarriak diren arren. ETC-prentsa   Berria, 2007-09-27

Hain zuen, batetik, Gipuzkoako Futbol Federazioaren eta Gipuzkoako Futbol Arbitroen Batzordearen parte-hartze aktiboa egon zen, beharrezko informazioa eskainiz eta klubekin kontaktatzeko bideak erraztuz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Generoa aztergai Psikologian: egungo ikerketak, Itziar Alonso-Arbiol, Miriam Gallarin, UEU, 2009

Eduardo Jesús Iturralde González (Bilbo, 1967ko otsailaren 20a) euskal herritar futbol arbitro ohia da. ETC-entziklopedia   Eduardo Iturralde, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus