Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskultore hitzak berak hori esan nahi du, eskuekin landu, ezta? «Eskultura, batez ere, zizelkatzea da, arbastatzea, kentzea Berria - Kultura 2006-01-24
Gero, moztu eta arbastatzen direnean beren bizi-indarra galtzen dute: zainak zurrun eta irekita geratzen zaizkielarik, lehortu egiten dira, eta hutsuneen eraginez ahul eta indarge bihurtzen dira, eta eraikuntzan ez dute luzaro irauten. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1390. orr.
Raimundo Silvak nahiago zukeen bere ondoan Maria Sara eduki, guztiz ezezagun zaizkion operazioen berri ematen ibili baino, zutabeak apailatzea, oholak arbastatzea, klabijak zorroztea, sokak txirikordatzea, poliki-poliki dorrea altxatzea posible egiten duten operazio horiek guztiak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 366. orr.
Orduan pentsatu zuten metal haiek, sutan urturik, gauzen edozein forma eta itxura har zezaketela eta, forjaturik, puntaedo aho bihurtzeraino zorroz eta mehe zitezkeela, armaz hornitzeko eta basoak mozteko, zura arbastatzeko eta oholak karraskatzeko, leuntzeko, zulatzeko, husteko eta perforatzeko. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 377. orr.