Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arba 1 iz abar xehea; arbazta. ik zarba.

Edo zuhaitz lerden bat prantatu, edo haga bat tinko zutitu, haren inguruan arba berdeak eta loreak, zuhaitz hori ornatzeko eta bertan festa egiteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 193. orr.

Egin zuen ba Santxok bere nagusiak agindu ziona, eta, Rozinanteri zela eta astoari txalma ipini ondoren, gainera igota, pausu bat eta pausu bi, arba-estalpean barrena sartu ziren biak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 140. orr.

2 iz abar zuzen mehea, eskuarki landare batzuei eusteko jartzen dena.

Udaberri aldera, lizar adaxka lodiskonak eta xuxenenak berextu eta kimatuz lizar arbak egiten genituen, egur xopote baten gainean xorroxtu eta, leka aihenen euskarri patzeko baratzean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 241. orr.

Hasieran, arba gakodunak jarri eta, beste makila batzuekin lotu ondoren, buztinarekin egiten zituzten paretak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 930. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus