Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arazotu, arazo(tu), arazotzen da/du ad asaldatu; arduratu.
Hala gizakiaren ekintzak ere, patuaren halabeharrez arazoturik, asmo eragile guztiari alderatu, eta ustekabeko nora ezean suertatzen dira. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 137. orr.
Nagusiak bazter guztietara luzatzen zuen bere begirada zorrotza, eta, armiarma nekaezinaren antzera, batera eta bestera aritzen zen etengabe, etxaldea bere amarauna bailuen, arazoturik baina erne beti. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 176. orr.