Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

apalik 1 adlag apalki.

Roboamek apalik bere errua aitortu zuelako, Jaunari baretu egin zitzaion haren kontrako haserrea eta ez zuen zeharo hondatu, gauza onik ere bai baitzen Judan.  Elizen arteko biblia   2 Kro 12,12

Apalik eta koxkarik apainduenen pare, eskaparate luzituagorik!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 205. orr.

-Bai aita -ihardesten zion apalik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 54. orr.

Hriek arretaz aztertu eta apalik ikasten dituenak, irakatsi salbagarriez jantzita, bizkor barrenduko duela haren jakinduria gorena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 296. orr.

-Ongi da, dena esanda dago -Harland apalik altxatu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 227. orr.

2 adlag behean, beherantz.

Ostiral goizeko hamarretan, tanko, gu, ahokukoak sartu ginelarik, buruak apalik, eliza guztia jadanik kokorreraino betea zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 91. orr.

Umil eta biribil beharriak apalik, dirutegian ulirik bertzerik ez dute kausitu eta dire petzero gelditu absoluzionik gabe eta dirurik gabe.  Herria   2002-08-01

Burua apalik amak hirian hartzen zuen bere lehenbiziko afaria semearekin partekatzeari ekin zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 58. orr.

3 apal-apalik adlag guztiz apal.

Eta hil-herriko ixiltasunean, gure lore sortak apal apalik aipatuko du maitasunak segitzen duela gure etxean.  Herria   2004-10-28

Laser irakurgailuan Jean Jacques Goldmanen KDa jarri nuen, apal-apalik, auzoak ez iratzarrarazteko gisan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 204. orr.

-Joan aurretik laranjatxo bat jan nahi nuke -eskatu zuen apal-apalik.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 88. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus