Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

antxume iz ahuntzaren umea, amaren esneaz elikatzen den bitartean.

Zenbaitek, tenkatuaren tenkatuaz, urraturik zeuzkaten antxume-larruzko eskuzorroak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 240. orr.

Kanpo alde hartan, errepide azpiko tunelaren inguruan, azienda zegoen salgai: zekorrak, ardiak, ahariak, txahalak, antxumeak, zaldi pare bat, asto umil bat:  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 94. orr.

Ikastetxeak dragoi erraldoia ematen zuen, goizeko zortzietan irentsitako haurreria orain arratsaldeko bostetan goragalez oka botatzen, mutikoak antxume askatu berriak lez dragoiaren ahotik saldoka eta zalapartarekin irteten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 240. orr.

Manoahek, antxumea eta labore-eskaintza harturik, erre-oparia eskaini zion haitz baten gainean bere egintzetan misteriotsua den Jaunari. Manoah eta emaztea begira gelditu ziren.  Elizen arteko biblia   Epa 13,19

Bakarrik geratutako antxumeen ipuin hartan bezala, bederantzi antxume, eta otso gorri bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 64. orr.

Ez dago batere adostasunik pirata honi antxumearen izena (Kid) ezartzeko arrazoiari buruz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 139. orr.

Ellen antxume-larruzko bere eskularru berrien erpuru urratua hatz erakusleaz igurtzitzen ari zen, urduri.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 170. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antxume bat (14); antxume larruzko (5)

ez egosi antxumerik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus