Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere kontra estutzen zuen orain, min eman nahian, umeen ankertasunarekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 312. orr.
Denetariko iritziak zeuden: batzuek ezinbestekotzat jotzen zuten armadaren neurriz gaindiko ankertasuna eta gogortasuna, eta sutsuki agertzen ziren horren alde; beste batzuek, ordea, samurtasuna nahiago zuten. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 229. orr.
Zegoen baino mozkorragoaren itxura egitera jolasten zen, eta esajerazio hori ankertasuna zen eta burla. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 111. orr.
Hereseen ankertasunaren biktima gisa sakrifikatu zuen bere burua Fedearen alde, bizitza heriotzarako bidetzat hartu eta martirioa dastatzeko prestatzen saiatu denaren antzera. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 318. orr.