Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Otsoak bortizkeria itsua, ankerkeria, odol-zalekeria eta, oro har, gaizkia ordezkatzen du; baina baita indarra, ausardia, askatasuna -hezigaiztasuna- eta gizakiok miresten ditugun beste dohain asko ere. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 69. orr.
Gure herria bizirik mantentzeko egin dugu; kartzeleroen makilaz larrututako gure herria eta gure sabel hutsak etsaiaren ankerkeriaren isla izan daitezen. Berria - Euskal Herria 2004-09-11
O, ez, arren, esan nion, ikusirik ahal zuen ankerkeria guztia nire gorputz ahulean, nire buruan zehazki, erabiltzeko prest zegoela. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 107. orr.
Orduko bizipenak oinarritzat hartuta, Three Soldiers (1921) eleberri bakezale garratza plazaratu zuen, errealitate haren ankerkeriarekin topo egiteak sortarazi zion asalduraren adierazle. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 9. orr.
Artea da ankerkeriaren aurkako salbazio bakarra. Berria - Kultura 2004-08-10
Kezka politikoa, sentiberatasun soziala, ankerkeria batzuen ezagutza, munduan dagoen saminaren negar-zotina iritsia zen ordurako nire belarritara. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 91. orr.
Halakoa zen umeok tirokatu zituztenen ankerkeria... Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 163. orr.
The Times-ek gogor salatu zuen Alemaniako hegazkinen ankerkeria. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 74. orr.
Odol beroa edan nezake oraintxe, eta halako ankerkeriak egin, non eguna ikaran jarriko bailitzateke so egitean. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 141. orr.
Baina gaiztakeria hark, izu handi batekin batera zetorren ankerkeriak, ez zuen tankera zehatzik hartu Egutxiren gogoan. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 83. orr.
alferriko ankerkeria (2); ankerkeria da (3); ankerkeria erakusten (2); ankerkeria hauek (2); ankerkeria hori (2); ankerkeria izugarria (2); ankerkeria zela (2); bere ankerkeria (2); eginiko ankerkeria (2); muturreko ankerkeria (2); zein ankerkeria (2)
ankerkeriaz egin (3); ankerkeriaz egin izana (2); ankerkeriaz egindako (4); ankerkeriaz jokatzen (2); azpikeriaz eta ankerkeriaz (3)