Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kanpotar bat atetik sartu orduko egin ohi dute irribarre hori lukurreru zeken abarizios berriek. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 12. orr.
Ez al zuen Jainkoak berak ere erran ezen ez zituela aberats abariziosak maite? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 472. orr.
Zuberoako kalvindar harena, Mathalasen denboran ezagutu zenuena, zeinaz erran baitzenidan ezen, ministroa ez ezik, prestamista ere zela, hain abariziosa eta hain eskulaburra, non koberatzen baitzien bere bezeroei, interesetan, %10a, Kalvinek ezarri zuen %5eko mugaren gainetik. Baldin egia bada, anitz jakintsuk idurikatzen duen bezala, ezen deabruak infernuan abariziosak abariziosekin bereizi eta partzelatzen dituela, ohoinak ohoinekin, arnegariak arnegariekin, eta, finean, kideak kideekin eta suertekoekin, [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 466. orr.