Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aniztu, anitz/aniztu, anizten da/du ad askotu, ugaldu.

Hanbatenaz aniztu ditu nireganako adeiak, amoltsutasuna, begirunea, non ez baitezaket gehiago paira.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 372. orr.

Erreka zulotik aldendu ahala soilduz joan da oihana eta aniztuz soinuak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 50. orr.

Sukarraldi tekniko hartan eroetxetik alde egindako txoroa ematen zuen osabak, berritasunak liluraturiko aura, nik inportazioen anizte lanetan jarduten nuelarik kaietan.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 48. orr.

Museo bat du Madame Beylek bere hiru pisuko jauregitxoan, oso gaztetatik nekez, diruz eta ilusioz batu, bildu, irun eta aniztu duen bildumarekin gainezkatutako museo paregabea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 105. orr.

Elementu berekin, unitate berekin, infinituraino aniztu eta desberdindu da mundu bizia eboluzioan zehar.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 129. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus