Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aniztasun 1 iz anitz izateko nolakotasuna.

Indiako geltokietara joateak liluramen berezia du Bai tren eta bai autobus-geltokiek Indiaren aniztasuna eta miragarritasuna erakusten dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 36. orr.

Amurizak oinen aniztasuna jarri zuen gure esku, eta oinen aniztasuna jartzearekin, esateko aukerak askeagotu zizkigun.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 127. orr.

Inozoak bezala sinetsita geunden kultura eta gizarteko aurpegi ezberdinen aniztasuna nahiago izanen zutela egun horretan askatasuna aldarrikatuz, eskubideen defentsan faxismoari aurre egiteko.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 98. orr.

Ez harri beraz aniztasun gaitza baldin badugu begien aitzinean koloreen aldetik eta lurraldea ñabarra bada.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 73. orr.

Hala ere, noumenoen aurkikuntzak eta agertarazpenak aukera zabala ematen dute, Lewisek "pentsamendu filosofikoaren aniztasun eta aztoramen amaigabea" deitzen duenerako.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 208. orr.

Beste edozein egunetan harrigarri egingo balitzaio ere hangoxe kolore-aniztasuna, halako egunean, printzesa aurrez aurre ikusi ondorengoan, ez zitzaion deigarri egin.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 37. orr.

Mendeak igaro dira, baina gizakien izaera anitzak bere aniztasunean dirau.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 150. orr.

Aniztasun hau garai guztietan izan da, eta beti izango da, ziurrenik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

2 kultura aniztasun (orobat kultur aniztasun)

Are eta kontu handiagoz, kontuan harturik kultura-aniztasuna arrisku larrian dagoela gaur egun, industria-zibilizazioak ezarritako ereduaren mehatxupean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 145. orr.

Bertan, hizkuntzak «kultura nortasunaren» adierazle nagusiak direla esaten da, eta hizkuntza eta kultura aniztasuna «herritar guztien altxorra» dela.  Berria - Euskal Herria   2004-02-10

Eta, eranskin honetan presiding writer izan dudan Ernst Gellnerrek dioen bezala, nahi nazionalistak nekez betetzen dira kultur aniztasuna handia den lekuetan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 101. orr.

3 alderdi aniztasun

Aurtengo hauteskundeetan Naderrek parte hartzea komeni zaielako, errepublikanoak alderdi aniztasunaren alde daude, baina aurten bakarrik.  Berria - Mundua   2004-10-28

4 balio aniztasun

Eta "min handia hartu zuen bere bihotzean" hitzak hirugarren adieraren arabera ulertarazteko, honela aditu beharko lirateke: 'gizakiak Jainkoak beregana zuen nahiaren aurka egin zuela', nahia erel-b 'bihotza' hitzaren bidez adierazten baita, berba horren balio aniztasunari buruz azalduko dugunez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 79. orr.

5 enplegu aniztasun (corpusean ez dago; ETCn 18 agerraldi)

Adibidez, enplegu bat goizez eta beste bat arratsaldez. Horri enplegu-aniztasuna deitzen zaio. ETC-entziklopedia   Lan-prekarietate, Wikipedia

Kubako errealitatea, ordea, dirudien baino konplexuagoa eta gaitzagoa da: familia bidalketak, enplegu aniztasuna, ekonomia paraleloa... ETC-prentsa   Berria, 2008-04-03

Azkenik, arbuiatu egiten ditugu enplegu aniztasuna eta aparteko lanorduak; zuzen banatu ditzagun lana eta aberastasuna. ETC-prentsa   Berria, 2011-08-25

Enplegu aniztasun egoeran zeuden irakasleen egoera ere normalizatu egin da. ETC-prentsa   Berria, 2014-01-10

Horri beste bi elementu gehitu behar zaizkio: 1960ko hamarkadan ezarri ziren enplegu aniztasuna eta ordu estrak, eta 1990eko hamarkadan sortutako late night telebista programak. ETC-prentsa   Berria, 2015-04-18

Kontrolik gabeko eta kate gisako azpikontratazioa, lan karga eta erritmo jasangaitza, justifikaziorik gabeko lanaldi partzialeko lana eta horrek dakarren enplegu aniztasuna, trebakuntzarik eza, eta inbertsiorik eza segurtasunean eta osasunean. ETC-prentsa   Berria, 2018-04-27

AHPEren 17. artikuluak kotizazio-oinarriari buruzko berezitasun batzuk arautzen ditu enplegu-aniztasunari eta lanaldi partzialeko langileei dagokienez. ETC-zientzia, zuzenbidea   Amatasuna eta aitatasuna, Itziar Alonso-Arbiol, UEU, 2006

Hurrenez hurren, jarduera aniztasunaren eta enplegu-aniztasunaren egoerak eratuko dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Lan-zuzenbideko legeria, (F. Javier Arrieta, Anjel Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia ), Deustuko Unibertsitatea, 2006

Horrela ezarritako kotizazio-oinarriaren gehienezkoa berdin aplikatuko da enplegu-aniztasun kasuetan ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Gizarte Segurantzaren Lege Orokorra, (Aitor Bengoetxea, Patxi Petrirena, Elhuyar Fundazioa, Juan Kruz Igerabide, Jose Angel Tamayo, Ana Leturia), UPV/EHU, 2010

6 tonu-aniztasun

Baina, Stendhalenean ez bezala, zenbat genero, zenbat bide desberdin, zenbat tonu-aniztasun eta alberdaniazko proposamen, Calvinorena bezalako literatur bizitza laburrean!  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 111. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahalik eta aniztasun (4); aniztasun biologikoa (3); aniztasun biologikoa eta (3); aniztasun biologikoari (3); aniztasun biologikoari buruzko (3); aniztasun eta desberdintasun (7); aniztasun eta desberdintasunaren (3); aniztasun handi (3); aniztasun handienarekin (3); aniztasun handiko (4); aniztasun hori (14); aniztasun horrek (5); aniztasun horren (5); aniztasun horretatik (3); aniztasun horri (3); aniztasun kulturala (4); aniztasun politiko (5); aniztasun politikoa (5); aniztasun politikoaren (5); aniztasun zabala (3); kultur aniztasun (3)

aniztasuna aintzat (6); aniztasuna aintzat hartuta (3); aniztasuna bermatu (3); aniztasuna bermatzea (5); aniztasuna bermatzeko (3); aniztasuna bermatzen (3); aniztasuna ekarri (3); aniztasuna errespetatu (3); aniztasuna errespetatzea (3); aniztasuna errespetatzeko (6); aniztasuna errespetatzen (3); aniztasuna funtsezkoa (3); aniztasuna gauza (3); aniztasuna islatuko (3); aniztasuna izan (5); aniztasuna kontuan (4); aniztasuna nabarmendu (3); aniztasuna oinarri (3); aniztasuna onartzeko (7); aniztasuna onartzen (8); aniztasuna onartzen ez (3); aniztasuna ukatzen (4); aniztasuna ukatzen du (3); erlijio aniztasuna (4); estatuaren nazio aniztasuna (4); euskal gizartearen aniztasuna (8); euskal herriaren aniztasuna (3); gizarte aniztasuna (3); gizartearen aniztasuna (13); herriaren aniztasuna (3); hizkuntz aniztasuna (12); hizkuntza aniztasuna (17); hizkuntza aniztasuna onartzen (3); kultur aniztasuna (52); kultur aniztasuna errespetatzeko (3); kultur aniztasuna eta (6); kultura aniztasuna (10); nafarroaren aniztasuna (3); nazio aniztasuna (8); nazio aniztasuna onartzeko (3); politikoen aniztasuna (3)

hizkuntza aniztasunak (3)

aniztasunaren alde (7); aniztasunaren aldeko (8); aniztasunaren aurkako (3); aniztasunaren defentsa (4); aniztasunaren errespetua (9); aniztasunaren errespetuan (3); aniztasunaren garaia (3); aniztasunaren isla (8); aniztasunaren isla da (4); aniztasunaren onarpena (3); gizartearen aniztasunaren (3); hizkuntz aniztasunaren (4); hizkuntza aniztasunaren (7); kultur aniztasunaren (20); kultur aniztasunaren alde (3); kultura aniztasunaren (3)

aniztasunari buruz (9); kultura aniztasunari buruz (3)

aniztasunean eta (3); aniztasunean oinarritutako (7); bere aniztasunean (6); beren aniztasunean (3); kultur aniztasunean (5)

aniztasunik gabea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus