Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zeren eta substantzia gorpuztuna zatiezin, bakar eta mugagabea baizik ulertzen ahal ez dena, haiek anizkoitz eta zatikorra bezala pentsatzen baitute hortik gero ateratzeko mugatua ere dela. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 63. orr.
Gainera, badaude maiztasun harmonikoak, oinarrizkoaren anizkoitz osoak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 149. orr.
Eta gauzak bat edo anizkoitz badira, horrek bat den zerbait badela esan nahi du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 48. orr.
Famili poliposi anizkoitza dutenek enbrioiak aukeratu ahalko dituzte Erresuma Batuan. Berria - Gaiak 2004-11-02
Orain, aurrera joz, ohar zaitez gauza guztien lehenkiak nolakoak eta zein forma ezberdinekoak diren, zein bariatuak diren euren itxura anizkoitzetan; ez forma berdinez hornituak gutxi direlako, oro har denak denen berdinak ez direlako baizik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 117. orr.
Gauza horietan ezinbestekoak izaten dira zuhurtasun arduratsua eta buru argiarekin pentsatzea, ezin izaten baitira makinarik gabe eta ikasketen indar anizkoitz eta treberik gabe egin. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4610. orr.
Bestalde, ikaslearen hausnarketa eta gogoeta prozesua irakaskuntzaren ardatz bihurtzeko prozesu horretan, ikusteko pedagogia tresnak, multimedia, lan kooperatiboa, adimen anizkoitzak, pentsatzeko abileziak eta errutina baliabideak ere txertatuko dituztela aitatu du Solabarrietak. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2016-10-07
Marihuanak esklerosi anizkoitzaren sintomak murrizten dituela esan dute. Berria - Gaiak 2004-09-11
Batak Eddie zuen izena, esklerosi anizkoitza zuen, biek oso maite zuten musika, elkarren aldameneko geletan zeuden, elkarrekin jesartzen ziren... Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 67. orr.
Integral anizkoitzak integral bakunetara laburtzen. ETC-zientzia, zuzenbidea Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012
Integral anizkoitzak integral berrituen bidez kalkulatuko ditugu eta aldagai-aldaketak landuko ditugu. ETC-zientzia, zuzenbidea Kalkulua. Ariketa ebatziak, Patxi Angulo Martin, EHU/UPV / UEU, 2018
Zeta Antliae, izar anizkoitz edo izar multiplea da. ETC-entziklopedia Antlia, Wikipedia
Capricorni Aa bezala izar anizkoitz bat dela uste da. ETC-entziklopedia Dabih, Wikipedia
Castor, berriz, izar anizkoitz bat da, sei izarrek osatutakoa. Horietatik dizdiratsuenak sekuentzia nagusiko izar zuriak dira. ETC-entziklopedia Gemini (konstelazioa) Wikipedia
Izar anizkoitz bat da. Haren izenak "erregetxo" esan nahi du. ETC-entziklopedia Leo (konstelazioa) Wikipedia
John Daltonek lan honen gainean ikerketak bideratu zituen eta proportzio anizkoitzen legea garatu zuen: elementu bat baino gehiago konposatu mota bat baino gehiago eratzeko elkarrekin konbinatzen direnean, elementu baten masa kantitate berberaz konbinatzen den beste elementuaren masak, zenbaki oso eta sinpleen araberako erlazioan daude. ETC-entziklopedia Daltonen eredu atomikoa, Wikipedia