Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Anisezko erroskila zuriak han eta hemen salgai, bertan irazekitzeko kandelak; eta taloa, txingarra, gazta zaharra; eta ardoa eta sagardoa, ausarki. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 83. orr.
Adelak belar-ura prestatu zigun, digestioa hobeto egiteko: erregaliza, anisa eta limoi-lorea. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 155. orr.
Uste dut anisaren antzeko zerbait dela! Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 218. orr.
Aterantz begira, anis kopa erdi hustuak mahaian, eta bizkarra ondo babestuta. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 104. orr.
- Kopatxo bat anis nahi duzu, andrea? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 314. orr.
4.000 lata kontserba, 3.000 latoja xaboi pastilla, 130 kilo urdaiazpiko, 100 botila anis. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 88. orr.
-Ekartzazu, bada, anisa -esan zuen Nozdriovek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 104. orr.
Etxekoen esanetik, Rufino apenas zan edalea, nahiz eta anisa eta edari gozoak maite zituan. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 59. orr.
Anis-belarraren eta ezkaiaren usaina besterik ez zitzaien falta, eta kilkerren zarata, Maures-en edo Estérel-en zeudelako irudipena izateko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.
Anis-belar txinatarra. ETC-prentsa Berria, 2007-10-13
Txinatar anis edo txinatar anis-belar ("Illicium verum") ("zortzi adar") Illiciaceae familiako landare-espezie bat da. Haren fruituak anisaren antza du, eta izar-forma du. ETC-entziklopedia Txinatar anis, Wikipedia
Txinatar anis edo txinatar anis-belar ("Illicium verum") ("zortzi adar") Illiciaceae familiako landare-espezie bat da. Haren fruituak anisaren antza du, eta izar-forma du. ETC-entziklopedia Txinatar anis, Wikipedia