Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egun sargorietako animaziorik gabe, Urtza bi aldiz isil, bi aldiz bakarti iruditzen zitzaidan, han ibilitako jendearen builak eta zalapartak hutsune bat utzi izan balute bezala, zulo bat uraren baitan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 109. orr.
Handia da animazioa: azken xehetasunak zaintzen ari da Muskildiko jendea oholtzan eta oholtza inguruetan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 198. orr.
Trikitixa ari zen, animazio handia bertan eta aldameneko txosnan. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 87. orr.
Zortzietatik aurrera hasi zen animazioa dendan, eta, zortzi eta erdiak alderako, eskuak bete lan zeukan Püchl andreak. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 11. orr.
Herriak herrien kontra, kartierrak kartierren kontra... Bazela animazione bazterretan! Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 91. orr.
Animazio ainitz izan da, hala nola, roller akrobatikoa eta slalom (sigi saga), eta Akitaniako ligako kideek kontseiluak eman dituzte. Herria 2002-09-05
Bat-batean, aurrean doazen taldeak alboetara baztertu eta hutsune bat uzten dute jendaldearen erdian: deabruz mozorrotutako animazio-talde bat patinetan irristaka eta suziriak botatzen. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 158. orr.
Denen gainetik, zurrunbilo elkor, hiriko animazio taldeak aurretik grabatutako 40 Top-eko kantak isurtzen ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 232. orr.
Karia hortara, zernahi animazione eta ikusgarri proposatuak zaizkigu toki desberdin askotan. Herria 2003-09-18
Proiektuak fikziozko film luzeak, dokumentalak edo animaziozkoak izango dira. Berria - Kultura 2004-12-24
Asifa elkartea 1960an sortu zen animaziozko zinema sustatzeko asmoarekin, eta Euskal Herriko ordezkaritza 1994an eratu zen. Berria - Kultura 2006-05-09
Interesik gabeko maileguak film luzeak, laburrak, telefilmak, pilotuak, dokumentalak eta animaziozko filmak laguntzera bideratuko dira. Berria - Kultura 2004-12-29
Konputagailu bidezko animazioa mugimendu-atzemateak gidatzen duenean, benetako interprete batek eszena animatua izateko pertsonaia balitz bezala jokatzen du. ETC-entziklopedia Konputagailu bidezko animazio, Wikipedia
Bestalde, U2, Madonna eta Metallicaren proiektuetan ibilitako Ulf Lundgren suediarrak Chain Smoker ordenagailu bidezko animazio lana aurkeztuko du Bilbon. Berria - Kultura 2004-04-13