Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

animatzaile 1 iz taldeak animatzea edo animazioak antolatzea lanbide duen pertsona.

Marisan Oxotegi animatzailea arras kontent zen astea bururatzean.  Herria   2001-09-06

Taldekoak gustura ibili dira, eta gero puska batean igarkizunka segitu dute (ni harritu egin naiz neure buruarekin, talde animatzaile izateko gaitasuna berreskuratu eskuratu dudala ikustean).  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 138. orr.

Idatzi egiten dut batetik, eta bestetik, literatur animatzailea naiz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 401. orr.

Agertokirantz bultzatu zuen animatzaileak gizona, frantses kantuen hitzak kopiatuta zeuzkan liburuxka bat ematen ziola.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 259. orr.

2 (izenondo gisa)

Ia lankide da nolabait Margaret, eta Stephenek, nahiz eta beraren trebetasuna hain pertsonal eta berezkoa izan, gogoko ditu haren iruzkin txeratsu eta animatzaileak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 211. orr.

3 kirol animatzaile

Kasik 50 000 euro pagatu beharko ditu bere kirol animatzailea kanpo eman duelako.  Herria   2002-11-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus