Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Animaliekin egiten diren proben balioa ezbaian jarri dute zientzialariek. Berria - Gaiak 2004-02-28
Animalia begira-begira zuen, etengabe marmarrean eta hortzak erakutsiz, kontu eskean ariko balitzaio bezala. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 73. orr.
Oso animalia ikusgarria, beix- eta urre-kolorekoa, bere zetazko ileekin eguzki-galdatan dizdizka. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 13. orr.
Xeto-k usoen ordez katu bat zeukan orain; gure ustez, katua emakumeen animalia zen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 3. orr.
Pertsona eta animalia baikara, aldi berean, edo gorputza eta arima, eta Montserratek -Montsek- bi ile haietan laburbildua ikusten baitzuen maite zituèn gizonen osotasuna. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 155. orr.
Naturan ez duk aurkituko animalia eta abererik halako lanetan sartzen denik. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 101. orr.
Hala eta guztiz ere, Juanikok ahal izan zuen guztia egin zuen erreskatatu zuten arrantzaleek animalia hil ez zezaten. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 160. orr.
Ororen aurretik gizakia, Aristotelesek berak zioen bezala, animalia politikoa da, ez da izaki ekonomikoa, izaki soziala baizik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 83. orr.
Animalia disekatuak ere bazeuden. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 452. orr.
Bat-batean, dendaren kanpoaldean animalia edo gizakiren bat zegoela ohartu zen. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 148. orr.
Gizakia nahiz animalia izan, ezein izaki bizidunek ez ditu jakin behar bere heriotzaren eguna eta ordua. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 20. orr.
Zalduna, animalia bezala biluzik, oihuka ari zaio zeruari. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 82. orr.
Pertsona eta animalia baikara, aldi berean, edo gorputza eta arima, eta Montserratek -Montsek- bi ile haietan laburbildua ikusten baitzuen maite zituèn gizonen osotasuna. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 155. orr.
Horregatik, pentsa bazeneza ahalmen hori gabeko eta animali izaera bakarrean geldituriko gizabanako bat, halakoa galdurik legoke eta berehala hilko litzateke. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 196. orr.
XVI. mendean, Bennassar-ek dioenez 1977, 493 or., ehun urte lehenago edo ehun urte geroago bezala, energia berberen mende zegoen industria-ekoizpena: giza motorra, animalia-motorra, haizea, ura eta egurra. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.
Aurpegi zimeldu txiki hark, gorputz biluzia kokotseraino estaltzen zion atorra zuri hark, baina haren sukar hotz hark, haur edo animalia keinuz luzarazten zutela, izaki hain babesgabea bihurtzen zuten, hain ahula, non hiltzen ikustea bera baino handiagoa baitzen sentiarazten zuen errukia. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 221. orr.
Gogaitu egiten nau animalia-portaeraren aztarnak nigan atzemateak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 371. orr.
Esan diat bere giza atributuak ezkerrean jartzeko; animali atributuak eskuinean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 263. orr.
Beraz, guk mendebaldarrok, plazer eta zerbitzu-mota asko lortzen dugu ongi hezitako zaldi, txakur edo belatzagandik, eta turkiarrek heziketa bidez landutako izaera duen pertsonagandik lortzen dute askoz ere irabazi handiagoa, giza izaerak gainerako animali erreinuaren gain duen nagusitasun eta gailentasun handiak ematen duena". ETC-literatura, saiakera Historiaren azterketa I, Arnold Toynbee (Iñaki Mendiguren), Pentsamenduaren Klasikoak, 2000
Egungo autopista-gune garrantzitsu baten inguruan geratu delarik, parke zoologikoak berak iragan denboretako animalia espezie desagertu bateko alea dirudi. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 18. orr.
Bestalde, jakina da animalia espezie zenbaitek mimetismorako ahalmena dutela, eta pertsona batzuek ere badute gaitasun hori. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 238. orr.
Nahitaezkoa da animalia espezie asko orduantxe iraungi zedin eta ez zezan, ugalduz, ondorengorik izan ahal. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 355. orr.
Benetako animaliez ari gara, jakina, ez ia gure hurko edo senide bihurtu ditugun animalia etxekotu eta etxe-barrukoez; horiek gu bezalaxe dira ondoezten, gaixotzen, ergeltzen, deprimitzen eta "hiltzen". Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 109. orr.
Kaltzioaren iturri onena esnekiak dira, adibidez, eta animalia-jatorriko produktuak burdinaren iturri ezin hobea dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen UEU, 2007
(EEE), Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2004ko apirilaren 29koa, gizakiak jateko diren animalia-jatorriko produktuen kontrol ofizialak antolatzeko arau espezifikoak. ETC-zientzia, zuzenbidea Landa-eremua EAEn, Leire Milikua Larramendi, UEU, 2015
Azken hori animalia-jatorriko produktuetan soilik topatzen da; hori dela eta, begetarianoentzat osagarri egokia da. ETC-entziklopedia Legamia, Wikipedia
Koipe aseak arrainean ez ezik, gainontzeko animalia jatorriko produktuetan ere aurkitzen dira: esnekietan, haragian eta arrautzetan. ETC-prentsa Berria, 2007-09-25
Animalia jatorriko produktuak giza kontsumorako bideratuak daudela ikusirik, beraiekin egiten dugun guztiak azken produktuan eragina izango du. ETC-prentsa Berria, 2010-05-29
Garrantzitsua izango da prestatzeko modua: barazkiak nahi adina erabili (porrua, azenarioa, patata zatiak, kalabaza, tipula, baratxuria...) eta animalia jatorriko produktuak ekidin edo oso kopuru txikitan hartu (txorizoa, odolkia...). ETC-prentsa Berria, 2011-02-01
Animalia jatorriko produktu guztien antzera, proteina ugari ditu, 19 g/100 gramoko, eta, zuria denez, koipe kopuru urria du 0, 64 g/100 gramoko. ETC-prentsa Berria, 2011-06-07
Animalia jatorriko produktuak modu txikiagoan, baina dietan sartu behar dira, ez bada barazkijale muturrekoa, noski?, gaineratu du.>>Otorduak prestatzean kontuan hartzeko hainbat aholku eman ditu Perezek ere. ETC-prentsa Berria, 2013-10-05
Horretarako tresna gisara, beganismoa sustatzen du mugimenduak: kide antiespezistek ez dute kontsumitzen animalia jatorriko produkturik, ez elikadurarako, ez eta beste ezertarako ere. ETC-prentsa Berria, 2017-01-10
Osagai transgenikorik duen pentsurik ez diete ematen, ezta animalia jatorriko produkturik ere. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2014-10-24
Animalia-koipeak: animalia-jatorriko koipe hauek, esaterako, gurina, txerri-gantza, behiaren giltzurrun-gantza eta bilgorra, sukaldaritza anglosaxoian erabiltzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Sukaldaritza-teknologia: sukaldaritza-prozesuen oinarri zientifikoak, Encarnación Goikoetxea, UEU, 2010
Edonola ere, prioien kasuan jakin behar da abere irinak izan ziren edo txekorrentzako esne maternizatua egiteko eratorritako animalia koipe edo proteina bat erabiltzea izan zen gaitzaren sortzaile. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-03-13
Kolore ezberdinak tonu ezberdinetako lur edo mineralak nahastuz lortzen ziren, animalia koipearekin nahastuta eta noizbait beste elementu organikoren bat gehituta, intsektuak normalean. ETC-prentsa Argia, 2002-07-07
Hala ere, oraindik askok dute arrautza beren odoleko kolesterol-maila altuaren erantzule bakartzat, animalia-koipeetan aberatsak diren beste elikagai guztiei ere -hestebeteei edo gaztei, esaterako- erreparatu eta bizimodu aktiboari ekin ordez. ETC-prentsa Argia, 2014-07-27
Esnekirik ez, arrautzarik ez, animalia koiperik duen produkturik ez... ETC-prentsa Berria, 2007-04-08
Gaur egun, aski ezberdinak dira koipe-bereizgailuak (jatetxe, autozerbitzu, sukalde handi, hotel, kanpin eta abarretan behar-beharrezkoak diren animalia-koipeak eta landare-olioak bereiztekoak) eta hidrokarburo-bereizgailuak (garaje, tailer, automobil-garbitegi eta abarretan jartzen direnak). ETC-zientzia, zuzenbidea Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak, Askoren artean, EHU, 2008
Bestalde, sukalde-olio birziklatuak eta animalia-koipeak ere usatzen dira biodiesela egiteko. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 168 zbk., 2008 - iraila-urria
Landare koipe hidrogenatuak (trans koipeak) 1960ko eta 1970eko hamarkadetan sortu ziren, animalia-koipeak ordezteko asmoz. ETC-entziklopedia Landare-olio, Wikipedia
Animalia rol joko rol joko mota bat da, non kideetako batek, gutxienez, animalia baten papera egiten duen. Askotan jokamolde hau psikodrama egiteko erabiltzen da. ETC-entziklopedia Animalia rol joko, Wikipedia
Adibide bat jartzearren, 100 urtetan baino ez, musika entzuteko harrizko diskoekin hasi ginen -gailu erreproduzitzaileak behar zituzten, animalia-trakzioari esker funtzionatzen zuten eta bizpahiru abesti baino ez zituzten-. ETC-zientzia, zuzenbidea Zero zabor, Joan Marc Simon (Danier Zuazagoitia), UEU, 2016
Umezurtz-etxera etorri eta Geethak espetxera amarengana itzuli nahi zuen, basamortuan taldetik bereizi den animalia zauritua lagunengana saiatzen den bezala. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 124. orr.
Estropozo egin dugu kaxa artean, eta lurrera erori gara bi animalia zauritu bezala. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 102. orr.
Bazen talde bat animalia-zelulak erabiltzen hasia zena poliomielitisaren birusa eta haren ugalketa aztertzeko, baina, salbuespen horrekin, beste inork ez zuen artean aipatu bakterioetatik beste organismo konplexuagoren batera aldatzeko konturik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 84. orr.
Animalien askapena edo "animalien eskubideak" pentsamendu eta jarrerak animaliak indarkeriarik gabe eta aske bizitzea aldarrikatzen du. ETC-entziklopedia Animalien eskubideak, Wikipedia
ALAk (Animalien Askapenerako Alternatiba) eta Animalientzako Eskubideak taldeek deitu duten elkarretaratzean parte hartuko du. ETC-prentsa Berria, 2005-12-10
Askekintza animalien askapenerako elkarteak janari begetarianoa duen postu bat jarriko du lehen aldiz Kilometroen ospakizuna dela-eta. ETC-prentsa Berria, 2010-10-02
Animalien Askapen Fronteko kide izatea eta "ekintza zuzena" erabiltzea egotzita atzeman dituzte. ETC-prentsa Berria, 2011-06-23
Animalien askapena dute elkarteok helburu. ETC-prentsa Berria, 2015-04-03
Animalien askapena aldarrikatzen dugu, kapitalismoaren gehiegikeriak salatzen ditugu, baina haragia nahi dugu egunero bazkaltzeko, eta merke, gainera. ETC-prentsa Argia, 2013-10-27
Helburu bat? Animalien askapen osoa. ETC-prentsa Berria, 2016-06-30
Indartzen ari da urteotan animalien askapenaren aldeko mugimendua: ingurumari horretan ulertu behar da Nor Euskal Herriko Antiespezista taldearen eraketa. ETC-prentsa Berria, 2018-10-10
Mugimenduaren erronka nagusia lanean jarraitzea da, animalien askapenaren alde: jarriko dizkiguten oztopoak gainditzea: errepresioari aurre egitea. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2015-07-03
Kamera bilakatu du animalien askapenaren aldeko bere lanerako tresna. ETC-prentsa Nafarroako Hitza, 2019-03-15
Toki bat izan du gizakiz bertzeko animalien askapena helburu duen mugimendu politikoari buruzko gogoetak, Lizarran egin berri duten neska gazteen topaketan. ETC-prentsa Nafarroako Hitza, 2019-10-11
Peter Singerrek, 1975eko lan ospetsuan, animalien askapenaren kontzeptua proposatu zuen, orain gurean bili-bolo dabilena. ETC-zientzia, zuzenbidea Filosofiarako sarrera bat, Agustin Arrieta Urtizberea, EHU/UPV, 2016
Alde batetik, arestian esan bezala, inguruan eragiten duen aldaketa da; eta, beste batetik, animalien bezatzea, animaliek giza joerak berezkoak egiten baitituzte. ETC-literatura, saiakera MisEntropia. Kaosa eta ordena, Mitxelko Uranga, Erein, 2017
Belarriak soinu-garaiera balioesteko duen ahalmenak ere ez du parekorik animalien erreinuan, eta, horregatik, gizakiak dira animalia guztietan musikalenak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.
Zoologia: Animalien erreinuaren zientza eta historia, barne hartzen duena haren erregea, Etxeko Eulia (Musca maledicta), alegia. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 276. orr.
Orduantxe eratu zen biziaren kategoria berria, horren aurretik errealitatea sailkatzeko mineralen, landareen eta animalien erreinuak bereizten baitziren. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.
"Animalien erreinuan begiratu besterik ez dugu egin behar, gure errealitatean ditugun txiroen pareko animaliak daudela ikusteko», egileen arabera. Berria - Kultura 2004-09-16
Oraindik orain, Alemanian Konstituzioa aldatu dute, animalien eskubideak onartuak izan daitezen. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 67. orr.
Bai, ordea, animalien eskubideak gizakion eskubideen gainetik jartzearen kontra. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 122. orr.
Londresek animalien eskubideak babesten dituztenen kontra egin du. Berria - Gaiak 2004-07-31
Bilbon 16 urte daramatzate animalien eskubideen alde borrokan. Berria - Euskal Herria 2004-08-12
Abortua, heriotza duina izateko eskubidea, ingeniaritza genetikoa, ingurumeneko gatazkak, animalien eskubideak eta beste horrenbeste gai polemikori buruzko hausnarketa etikoek osatzen dute esparru hori. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 208. orr.
Nolanahi ere, Alemanian etxe animaliak dituzten pertsonei erne ibiltzeko eskatu diete. Berria - Gaiak 2006-03-02
Aire librean hazten diren hegaztiak eta etxeko animaliak txertatzeko aukera eman diete hala gura izan duten hazleei.2004. urtean egin zien estatuei Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) hegazti gripearen aurkako planak atontzen hasteko deia. Berria - Gaiak 2006-04-21
Baina Europan alkoholean urtero gastatzen denaren % 10 baino gutxiago, edo Estatu Batuetan etxeko animaliak elikatzeko behar denaren % 50 baino gutxiago. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 152. orr.
Herbehereetan etxeko animaliak eta etxaldeetan kanpoan hazten dituztenak txertatzeko asmoa dute. Berria - Gaiak 2006-02-26
Konpainia-animalia edo maskota-animaliak etxebizitzetan jolasgarri edukitzen diren animaliak dira. ETC-entziklopedia Konpainia-animalia, Wikipedia
Egun, konpainia-animalia gisa eta erabiltzen da eta gastronomian estimatua da bere haragia, Peru, Bolivia, Ekuador eta Kolonbian batez ere. ETC-entziklopedia Akuri, Wikipedia
Baina gaur berba egin nahi dut arruntenaz, ohikoenaz, eta arazo bilakatu den horretaz: txakurrak konpainia animalia gisa. ETC-prentsa Goienkaria, 2008-01-11
Gaineratzen duenez, aldez aurretik gehien begiratzen dena animalien gaineko arauak dira, txakurra edo beste konpainia-animaliaren bat eroaten duenarendako. ETC-prentsa Goienkaria, 2012-06-22
Konpainia animalien kasuan, azpimarratu beharra dago benetan izen hori txakurrek eta katuek merezi dutela, bataren zein bestearen historia genealogikoan zehar naturan txoko ekologikoa galdu zutelako (esan liteke gizakiok galarazi diegula). ETC-prentsa Berria, 2014-12-18
Onartzen dinagu olagarroa konpainiako animalia bezala. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 72. orr.
Konpainiako animaliarik ezin zuelako eduki ziegan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 156. orr.
Han geratu zen pianoa ere, animalia barroko hura, Osaba Tomen etxolako sagua kontatuz gero itzaletan abandonatzen genuen bigarren konpainiako animalia. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 178. orr.
animalia bat (42); animalia baten (24); animalia batzuk (13); animalia da (9); animalia espezie (20); animalia eta landare (14); animalia guztiak (16); animalia guztiek (10); animalia guztien (11); animalia horiek (15); animalia hura (9); animalia mota (9); animalia txiki (9); beste animalia (38); landare eta animalia (9); zen animalia (11); zuen animalia (12)
animaliak bezala (10)
animaliaren bat (14)